Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dendaren alartzera ateratzen zen batzuetan, egurastera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Babiloniako jauregian egurasten zebilela, [...]. Elizen arteko biblia Dn 4,26
Bero handiegia egin baino lehen parkera egurastera joateko proposamena egin zion don Ottaviok Ruche jaunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.
Kuarteleko sotoetan ezarri gintuen, gela bakoitzean bat, bakoitzak bere oharka eta bere perraila, arrantxoa hamaiketan, egurasteko ordua eta gure artean komunikatzeko debekua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Maxi on egingo zion pixka bat egurasteak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.
Horregatik, ohera baino lehen, gauero egiten nuen osteratxo bat ontzi-gainalde guztietan barrena, eguraste aldera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.
Ireki ditzatela leihoak seietan, egurats dadin, eta mahaia jar dezatela gero. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.
Dutxatu, jantzi, leihoa zabalik utzi kutsadurak gela egurastu zezan, eta kaleratu egin zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.
Azkenean burua egurastea erabaki zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Gela nazka emateko moduan zikin zegoen, inoiz egurasten ez diren lekuetan egon ohi den lizun usainez betea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Neuronak egurastu beharra daukat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.
Hortaz, egin dezagun ontzi hau berau izan dadila leku egurastu eta osasunezko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
· Ene iritzian, hobeki geundeke lehorrean, leku ongi egurasturen batean, itxitura kirastu honetan baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
Gela hark -ongi egurastua, argia, eguzkia sartzen zena, liburuak eta paperak zituena-, lanerako gogoa ematen zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.
Esnatzeaz batera, mutila atsekabeturik ohartu zen argia artean piztuta zegoela gela bero eta gaizki egurastutako hartan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.
Larunbatero bezala, bere egurastua hartzera irten zen Max Clignancourteko Arkakuso Merkatura; oinez joan zen, Montmartreko kaskoaren iparraldean barrena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.
egurastu beharra (3); egurastu eta (3)