Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eguraldizale izond eguraldia aztertzen zalea dena.
Eguneko nahiz bezperako argazkiek, zer esanik ez, saio aberatsa, erakarri bizikoa osatzen du, euskaldun eguraldizaleak merezi duen tamainakoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 164. orr.
Denok egin gaitu eguraldizale. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.
Une honetako ezetzak ez zuen Pello eguraldizale eta aro-maitale natura horrenbeste estimatzen duenik ekarriko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.