Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iparraldean diferentzia egiten da egurra (surako egurra) eta zuraren artean; hau taulak egiteko lantzen da. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.
Egur bat aizkoraz jotzean, bere begia jo eta erditik ebaki zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.
Biharko finaleko egurrak Joxemiel Peñagarikanok plazaratuko ditu, finalean ariko den aizkolarietako batek, alegia. Berria - Kirola 2004-10-08
Aizkolariak gonbidatuta daude egurrak aztertzera joan daitezen. Berria - Kirola 2004-10-08
Izan ere, gerta daiteke aizkolari bat ez izatea berezko aizkolaria, baina bai indartsua, eta irabaz dezake hiru egurreko proban. Berria - Kirola 2006-02-14
Bigarren proba: ligaxka 45 ontzako enborra ebakitzen (puntu 1 egur bakoitzeko). Berria - Kirola 2004-12-17
Botako al dut beste egur bat sutara? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.
Alokairua 6 shilling; ogia 4 shilling; [...] egurra kalefakziorako 0,4; esan nahi baita: 21,43 shilling. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.
Suak egurra pizten eta erretzen duenean, egurrak suaren izate berbera bereganatzen du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Burko bezala egur edo harri bat erabiliz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Gure arbasoen Jainkoak piztu egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus. Elizen arteko biblia Eg 5,30
Suarekin ere ez da pizten, eta bera bakarrik berez ez da erretzen, ez bada, harria balitz bezala, karea egiteko labean beste egur batzuekin batera erretzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Gero, pila bakoitzeko egurra zakutan sartzen zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,10
Sua itzaltzen hasten zenean, Gülbahar altxatu eta besaldi eder bat egur ekartzen zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.
Normalean egongelan egoten da, beheko suaren ondoan; egurra txikitzeko erabiltzen da. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.
Gero, dardaraz, suari egurra eman eta berotzeko eseri zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.
Egurrak xutik eman, ote mulkoak azpian sartuz. Herria 2005-06-23
Egur bereko ezpala lez, odol berekoak biok! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Puskatu zuten gurdia egurra egiteko, eta behiak egurraren gainean jarri zituzten, Jaunari erre-oparia eskaintzeko. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,14
Nolako egurra, halako sua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Itzalita zegoela zirudien egurrak, bat-batean zarta egin eta txinparta mordo bat botatzen duen bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 127. orr.
Batzuen ustez, zuhaitza beherapenean moztu behar da, egur ona izan nahi baduzu kerik gabe erretzeko, edo zur egokia altzariak lantzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.
Nire besoa baino egur lodiago batetik baitzegoen brankatik lotuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Egur iharrak eskuz puskatzean ateratzen duen antzeko hotsaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.
Bazterretan bildu belar metatxo baten gainean, bi egur idor bermatu zituen Martizek eta gizonetarik batek sua eman zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Izan ere, egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari? Elizen arteko biblia Lk 23,31
Eskua ziztu bizian sutara eraman, eta egur gartsu bat atera zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.
Burdina ihia bezalakoa da harentzat, brontzea egur ustela. Elizen arteko biblia Jb 41,19
Sua mokorrez pizteak ere, egur sendokotea behar dela sutan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Egur bustiaren usaina sakon darion hesi hura. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.
Gurina saldu nahi nuke, zerriak hazi, negurako egurra pilatu gure etxearen teilatupean... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.
Hara eta hona mugitzen ziren lasterka, behera izaren bila, gora sutarako egurraren bila. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 99. orr.
Sutarako egurrik ez, eta aulkia erre! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 188. orr.
Ekarri berehala erretzeko egurra, eta jarri inguruan eta azpian, eta busti olioarekin. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.
Nolako egurra, halako sua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Esnetegiaren saihetsean atzeman buxka eta egur ezpalak metatzen zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 51. orr.
Ezkerretan, teilaz estalitako etxola hura, tresnategi eta egur-gordeleku izana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Orduantxe azaldu zen Fionn mendi aldetik, egur besakada bat zekarrela. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.
Behin, bestetan bezala, itzuleran zetorren egur karga batekin eta emakume batek erosi nahi izan zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.
Egur txondorra gerturik dago ahukua etorri dene-koxe. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 194. orr.
Gazteluko zaintzailea dorrearen gailurrean lo zegoen, horma-bularrean bertan jarria zegoen egur-pila baten gainean etzanda. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Lotu zuten txakurra gurutzeari, eman zioten su egur-metari, eta txakurraren ulu mingarrien artean, osaba Joanikoten boza aditu zen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Aukera bezate horiek [zekor] bat, zatikatu eta ezar bezate egur-sortaren gainean, baina surik eman gabe. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,23
Asiriako erregearentzat aspalditik gertu dago erreleku sakon eta zabala, egur-pila handia. Elizen arteko biblia Is 30,33
Biharamunean, atsoak, bizkarrean zeraman egur-zamarekin ezinda, begiak jaso zituen zerurantz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 73. orr.
Errotarria erabiltzera behartu dituzte mutilak, egur-zamapean lur jo dute gaztetxoek. Elizen arteko biblia Nk 5,13
Horien idoloak basoan ebakitako egur-puskak dira, artisauaren eskuak zizelez landuak. Elizen arteko biblia Jr 10,3
Zoritxarrekoa zu, egur-puska bati: "Esna zaitez!" eta harri mutuari: "Jaiki!" esaten diezun hori! Elizen arteko biblia Hab 2,19
Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik. Elizen arteko biblia Jr 19,3
Negu iragan berritik aurrera ez baitzen hainbesterainoko egur-eskaerarik izaten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Urte guziz bezala egur mozte horiek herriko oihanetan antolatuak dira galdea egiten dutenentzat. Herria 2001-10-25
Egur moztearen klok klok klok lasaiak gogorarazi zion Kito lanean ari zela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Gero, egur txikitzeak eragindako ezpalak jaso zituen bazter batean. su-bajurako egur bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Ez dute landan egur bila edo basoetan egurketan ibili beharrik izango. Elizen arteko biblia Ez 39,10
Zerrategiak bi sarrera zituen, Adrianen eta Josebaren etxeetara zihoana eta kamioiek egur garraioan erabiltzen zutena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Egur txikitzen ari ziren bi soldaduren aizkora-kolpeak baino ez ziren entzuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 129. orr.
Bazen baserritarrik, sua itzalitakoan, egur-erre puskak, erdi ikatz egindakoak, soroetan lurperatuko zituenik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.
Atzo egur enborrak ateratzen hasi ziren eta ezkutuko bidaiariaren gorpua ere lehorreratu ahal izan zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Kanpalekutik atera egingo du leku garbi batera, gantzen errautsa botatzen den lekura, alegia, eta su-egurraren gainean erreko; errauts-lekuan erreko da. Elizen arteko biblia Lb 4,12
Neskak orduan aloe egur zati bat atera zuen, eta ezpal bat kendurik, sutara bota zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.
Bizpahiru tatuaje besondoetan, egur-mozle atorra lodiak eta bera baino zabalagoak ziren galtzak soinean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.
Eraikuntzak adreilua, harria eta egurra konbinatzen ditu; elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Kaobarena da gaur egun «egurrik preziatuena». Berria - Gaiak 2004-05-21
CCOOk gogor salatu du «egurraren sektorea hitzarmenik gabe utziko duen patronalaren setakeria». Berria - Ekonomia 2004-05-20
Bada gaitz zahar bat, giza bihotza aspaldidanik jo eta hondatzen duena, sitsak egurra edo herdoilak burdina nola. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 65. orr.
Egur dezente eman zioten Etxeberritarren aroztegian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Moduren bat balego egur hori erraz eramateko Erromara, abantaila handiak ekarriko lizkioke eraikuntzari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Efesoko tenpluan Dianaren irudia eta sabaiko kasetoiak egur horrekin eginda daude. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Pabiloia osaba Juanek zaldientzat prestatutako eraikina zen, dena egurrean egindakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.
Kabinetean eta logelan ukuilu-usaina zegoen, lurreko egurren junturetatik zetorrena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Telebistaren ordez, hura baino handiagoa zen irrati bat jarri zuen, egur lakatuzkoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 100. orr.
Gezi bat egin zuen mihuraren egur bigunarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 149. orr.
Sade Adou, gure ametsetako emakumea, egur gurian tailaturiko jainkosa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.
Sukaldetik haranzkoan, lasaiago zapaltzen duzu lurreko egur zaharra, zarata ateratzeko beldurrik gabe. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 102. orr.
Egongela besaulki bi eta sofa bat zen eta milaka tapete eta piano bat eta egur iluna eta erloju bat, barrokoa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 31. orr.
Egur margotuzko indiar batek esku bat jasoa zuen kale-kantoian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 368. orr.
Egur beltzezko giderra sentitzen dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 203. orr.
Egur zurizko mahai txarreko tiraderan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Haren izena zegoen idatzirik egur urreztatuzko markoan, erretratuaren azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.
Mihiztatutako egurrez egingo da oinarria, eta haren gainean brontzez egindako kutxa bat jartzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.
Egur industriaren lan hitzarmenaren negoziazioa bertan behera utzi dute Gipuzkoako patronalek, eraikuntza sektorearen grebak eragin egiten diela argudiatuta. Berria - Ekonomia 2004-05-20
Zurgindegian denetariko egur-motak eta zurezko ontziak zeuden gorderik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Eskaileretan behera ttipi-ttapa oinutsik labainduz bezala, egur oholaren intziriak zakur zaindaria esnatu beldur. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 183. orr.
Bera han aritu ez balitz sutako egurra mozten, Sethek egur-oholetan zabalduko zituen alabaren muinak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 233. orr.
Burdina-xafla her doilduz eta egur-oholezko hesiz babestutako biltegi, ontziola eta eskabetxetegiak zeuden ezker-eskuin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Gure egur biltegia hemendik hurbil dago, aldameneko kale batean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.
Horregatik egur-mota horrekin egiten diren lanek betiko iraupena izaten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.
Ateak, ixterakoan, egur-hots lehorra egiten du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 120. orr.
Urkamendia egiteko ez omen dago gaztaina-egurra bezalakorik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.
Izai egur merkeenean zizelkatu hilkutxaren ildoan Graxi eta Pierra ageri ziren bilduak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.
Istant batez, pago egur errearen usaina iritsi zaio nonbaitetik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.
Erdiko zehar-egurrak alderik alde erditik zeharkatuko ditu oholak. Elizen arteko biblia Ir 26,28
Egin arkazi-zurezko bost zehar-egur egoitzaren alde bateko oholentzat. Elizen arteko biblia Ir 26,26
Orkestako soka grabeetan hasi, egurrera pasa eta metaletan tema pomposo aurkeztuz hasten da obra hau. Berria - Kultura 2004-09-04
Orkestra oso ondo hasi zen, gehienbat egurraren aurkezpenean (Vodnik-en tema jokoso-maltzurrean) baina gerora desoreka asko nabaritu ziren. Berria - Kultura 2004-10-24
Harizko, egurrezko, eta metalezkoen arteko trinkotasunaren gainetik Sata biolin jotzaileak, Nabarmendu behar ditugu egurrezkoen bakarlaritzak eta harizkoen bateratasuna. Berria - Kultura 2004-06-09
Petrassi-ren Tre pre sette izan zen lanik sendoena: haizezko egurrezkoentzat egindako tarazea moduko pieza entzun genuen. Berria - Kultura 2004-11-11
Haize egurraren sekzioko bakarlari guztiak ondo baino hobeto abestu zuten mugimendu honetako tema berezia. Berria - Kultura 2004-01-24
Sokaren soinu ederra, haize-egurraren epeltasuna eta metalen [...] elegantzia. Berria - Kultura 2004-08-31
Poliziek ez dute musurik banatzen, egurra baizik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.
Poliziek borrekin egurra emanez eta pilotak jaurtiz erantzun zuten. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak; burugabearen bizkarrari, eman egurra! Elizen arteko biblia EsZ 10,13
Uste baldin badugu galderak egiteak bakarrik, konponbideak zein diren esan gabe, ez dela gauza ona, eta hori egurra ematea besterik ez dela, sentitzen dut ez bat etortzea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 200. orr.
Atzo arratsaldetik etxeak miatzen aritu dituk han eta hemen, egurra ematen, jendea atxilotzen. edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera, eta urtetarako espetxeratu gero. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Tamalez, Sanzek PPren egur emailearen rola hartu du, eta alderdi horren interesak jarraitzen ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Hari egurra itzultzeko eskaintzen nion neure burua, Giselak uzten bazidan kaskezurra txikituko nion. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.
Egiptoko agintari torturatzaileek egurra emateari ez diogu beldur, eta zin egiten dugu tirano hauek hil dituzten martiriak mendekatuko ditugula. Berria - Mundua 2006-04-25
-Jesus -esan zuen On Camillok-, eutsi gogor, egurra banatzen hasiko naiz eta! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.
Bizkarra berotu arte egurra hartzea nahiago luke, amari gustua egitea baino. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 96. orr.
Panizoren hilketa ere xanpainarekin ospatu zuten askok eta askok, ez baitziren bat eta bi haren egurra jasotakoak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.
Ondo zekien berarengana zihoan morroi handi hark opari mingarria zekarkiona: egurra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.
Gure estiloa gogorra, egurra emotekoa zan, bizitasuna eta indarra ezartekoa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 27. orr.
Endesaren (- %0,14) kasuan salmentak nagusitu ziren eta Iberiak ere egurra jaso zuen. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Ingurumenari ematen ari garen egurrarekin, gu itsu-itsuan goaz amildegira. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Orduan ikusiko duzu zelako egurra emango dizun jaunak, ikusiko duzu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.
Euskaltzaindiako Txomin Agirre saria irabazi nuen eta uste nuen ez nintzela gaizki ari; baina kritikak kristoren egurra eman zidan. Berria - Kultura 2004-09-05
Egurra Pinotxori! Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 131. orr.
-Boxeorako egurra heukan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 93. orr.
Abendoan, egik egur eta lo! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.
Basoan omen zen egur egiten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.
Teilatuak egur egiteko aizkoraren burua gogorarazten zuen, oso garaia eta zorrotza baitzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.
Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen, nolako baldintzetan ziren herri horietako behiak, ardiak eta zerriak bazketara joaiten, norainoko egur egiteko dretxoa zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
Bazen beste sibasritar bat, behin esklabo bat egur egiten ikuste hutsarekin, izerdi patsetan hasi zena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Egur egiten ari zelarik. Herria 2002-10-17
Raul Villar CCOOko ordezkariak «suari egur gehiago» botatzea egotzi dio zuzendaritzari. Berria - Ekonomia 2006-04-13
Doktrina ez ezik tonu absolutistek, alferrik itzularazi nahi baikaituzte XVIII edo XIX. mendera, ez dute suari egurra bota baino egiten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.
Konponketaren aukerak ixten eta gatazkaren sura egur gehiago botatzen aritu direla. Berria - Harian 2005-04-02
Uholdeek bereziki kaltetzen dute Haiti, egur ikatza egiteko herrialdeko zuhaitzen %90 moztu baitituzte. Berria - Mundua 2004-09-22
Besteak beste, Luzaide izan da egur ikatz anitz egiten zen tokia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Bestelakoa zen gar hura, lehen alkoholaren erregai puruaz sutu eta orain, berriz, egur-ikatzaren indar organikoaz erreko balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.
Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan, eserleku baxu eta bigunak kokatu zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.
Habibik te-ontzia hartu zuen; patiora irten, iturriko uretan pasatu te-ontzia, egur-ikatza erantsi kanunari, eta ura sartu zuen te-ontzian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Teilatupeko egur lanek dir-dir egiten zuten, burdinurtuzko egituretako farfaila beltzen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Peter ez da igo ganbaran nirekin egotera; teilatupera joan da zuzenean, eta egur lanetan hasi da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.
Zurgizena arbolari berari kendu ondoren, barruko egur-lanetarako erabiltzen da, eta ohol horri "sapinea" esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.
Jatetxera iritsi ziren, zeinaren egur lan urreztatuak lehenbiziko solairuraino igotzen baitziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
Eta halaxe, egur lanean aritu zen dena utzi zuen arte. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
Zurgizena arbolari berari kendu ondoren, barruko egur-lanetarako erabiltzen da, eta ohol horri "sapinea" esaten zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.
Zuhaitzak moztu eta egurra egin. Egurra egiten zuten anaiei, debekatu egiten zien zuhaitza orpotik ebakitzea, kimu berritzeko aukera izan zezan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.
Puskatu zuten gurdia egurra egiteko, eta behiak egurraren gainean jarri zituzten, Jaunari erre-oparia eskaintzeko. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,14
Badira bi egurgile behartsu, bat zaharra eta bestea gaztea, egunero basora joan behar izaten dutenak egurra egin, garraiatu, eta bildutako egur hura salduz zer irabazi eta zer jan izateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Finlandiaren menpeko samien lurraldeetan dauden basoetan egurra egiteko baimena eman edo ez erabakitzeko batzordea eratu zuen Helsinkiko gobernuak. Berria - Mundua 2006-02-18
Hilabete geroago amona berriro egurretara atera zen, inoiz baino makurtuago, pauso bakoitzean eroriz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.
Behin batez, egurretara joanda, karga bizkar gainean hartuta, bide luzea egin beharra egokitu zitzaion egurkari zahar bati. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.
Egurretara joana zen egun batez, Ali Babak zaldi gainean arrapaladan zetorren jende multzo bat begiztatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 95. orr.
Oraintxe sartu da lehena: gizon zahar bat, praka barrenak narras eginda, egurrezko maleta bat eskuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Arotza eta egurrezko idoloak. Elizen arteko biblia Jkd 13,10 tit
Egurrezko tresnak eta burdinazko kateak erortzen ziren zorura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Egurrezko piezatxoak dagokien tokiraino bultzatzea, hori da orain axola duena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Etxe-zulo ilun ospela zuen, egurrezko eskailera higatua eta guzti. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.
Bere oinen mugimendua entzun zezakeen egurrezko zoruaren gainean oinez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.
Egurrezko zutabeak eta gapirioak ageri, etxeak badu halako "baztandar" kutsua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.
Zelai handi horren aldamenean beste futbol zelai txikiago bat zegoen egurrezko porteria zaharrekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.
Txuspok zuzen-zuzenean jo du pianorantz, eta triskatu antzean duen egurrezko tapakia atabalatzen hasi da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.
Eskuin-ezkerretan egurrezko gurutzeak ageri ziren ugari, aldirietako bide bazterrean tente ipinita. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Lucas eta Mariaren etxetik hilerriraino egurrezko hogeita bederatzi balkoi zeuden. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.
Italiako Itsas Armadak 240 etorkin zeraman 15 metroko luzerako egurrezko ontzi bat atzeman zuen Lampedusako uhartera heltzear zegoenean. Berria - Mundua 2004-08-31
Urumea gurutzatzeko egurrezko zubi luze bat dago, edo txalupak bestela, emakumeek eramanak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Zarpeatuak egurrezko trenkaden gainean egin behar direnean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.
Eguzki beteak dirdiraka zeuzkan banderaren gain-gaineko egurrezko arranoaren moko eta atzapar kobreztatuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Orain sinestezina iruditzen zait hain tren zaharra izatea, mende bat zeukan gutxienez, aulkiak egurrezkoak ziren, ia dena zen egurrezkoa, diktadurak ez zuen batere gastatzen bide estuko tren haiek berritzeko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 48. orr.
Ekarri duen bidea eta oinezkoen pasabide egurrezkoa utzi eta nasa bukaeraraino joan da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 32. orr.
baina egur (3); baita egur (3); bat egur (11); bera egur (3); besakada bat egur (3); beste egur (5); bi egur (6); dira egur (6); ditu egur (3); du egur (4); edo egur (3); egur apur (5); egur apur bat (4); egur asko (5); egur bat (9); egur batean (4); egur batzuk (4); egur bila (6); egur edo (5); egur egiteko (3); egur egiten (3); egur errearen (3); egur eta (12); egur eutsi (3); egur eutsi samarrak (3); egur eutsiak (3); egur gainean (7); egur garraioan (4); egur gehiago (13); egur gehien (4); egur gehien jasotzen (3); egur gehiena (4); egur guztiak (3); egur handia (4); egur handietan (4); egur hori (6); egur hura (3); egur iharrak (4); egur iharrak eskuz (4); egur ikatza (3); egur mota (4); egur pila (6); egur pilak (5); egur pilaren (4); egur puska (25); egur puska bat (3); egur puska baten (4); egur puska bati (3); egur puskak (7); egur puskaren (3); egur pusketa (7); egur pusketa kiskalia (3); egur pusketak (4); egur sortaren (4); egur sortaren gainean (4); egur sport (4); egur sportek (15); egur sporteko (3); egur sporten (3); egur takoak (3); egur txikitzen (3); egur ustela (3); egur zama (6); egur zati (4); ere egur (3); eta egur (39); eta egur gehiago (3); suko egur (3); zehar egur (4); zen egur (7); ziren egur (3)
azken egurra (3); burdina eta egurra (3); da egurra (5); du egurra (4); duen egurra (4); edo egurra (6); egurra banatu (4); egurra banatzen (3); egurra basoan (3); egurra besterik (5); egurra bezain (3); egurra biltzen (5); egurra bota (3); egurra botatzen (7); egurra ebakiko (3); egurra ebakiko dute (3); egurra ebakitzen (3); egurra edo (5); egurra egin (5); egurra egiteko (3); egurra eman (30); egurra eman diote (4); egurra eman eta (3); egurra emanda (4); egurra emanez (4); egurra emango (6); egurra ematea (5); egurra emateko (9); egurra ematen (18); egurra ematera (3); egurra ere (4); egurra eta (19); egurra ez (4); egurra izan (4); egurra jaso (9); egurra jasotzea (3); egurra jasotzen (4); egurra mozten (7); egurra moztera (3); egurra moztu (3); egurra pinotxori (3); egurra txikitu (4); egurra zeraman (4); eman egurra (4); ere egurra (4); eta egurra (46); ikatza eta egurra (3); kaoba egurra (4); kaoba egurra zeraman (3); moztutako kaoba egurra (3); nolako egurra (5); ontzako egurra (4); ontzako egurra ebakiko (3); oparitarako egurra (4); sekulako egurra (7); sekulako egurra eman (4); suak egurra (5); suari egurra (6); suari egurra botatzen (3); sutako egurra (3); sutarako egurra (4); zuen egurra (5); zuten egurra (3)
anitu egurrak (3); baina egurrak (3); bi egurretan (6); bigarren egurrean (3); buztinez eta egurrez (3); dira egurrak (3); egurrak ebakitzeko (4); egurrak ebakitzen (4); egurrak ere (5); egurrak eta (5); egurrak ez (8); egurrak plazaratuko (4); egurrak plazaratuko dituzte (4); egurrak prestatzen (3); egurraren eta (4); egurraren gainean (9); egurrean hartu (3); egurrean hasi (4); egurrez egindako (6); egurrez egiten (3); eta egurrak (6); eta egurraren (13); eta egurrean (5); eta egurrez (11); eta zehar egurrak (3); haize egurraren (3); hiru egurretan (4); lehen egurrean (4); lehen egurretik (4); lehen hiru egurretan (3); zehar egurrak (9); zortzi egurrak (3); zutikako egurrak (3)
bere egurrezko (4); bere egurrezko hankarekin (3); egurrezko ate (10); egurrezko ate zaharraren (3); egurrezko atea (3); egurrezko aulki (6); egurrezko aulki batean (3); egurrezko banku (3); egurrezko egitura (7); egurrezko eskailera (6); egurrezko eskailerak (4); egurrezko eta (5); egurrezko etxe (4); egurrezko etxola (4); egurrezko gurutze (3); egurrezko gurutzeak (3); egurrezko habe (5); egurrezko hanka (8); egurrezko hankarekin (3); egurrezko hesiaren (3); egurrezko hiru (4); egurrezko horma (3); egurrezko kaxa (6); egurrezko kutxa (6); egurrezko leiho (3); egurrezko mahai (11); egurrezko mahai bat (3); egurrezko makila (4); egurrezko ontzi (3); egurrezko zubi (3); egurrezkoa da (5); egurrezkoa zen (4); eta egurrezko (42); haritz egurrezko (5); zegoen egurrezko (6); zen egurrezko (5); zituen egurrezko (3); zuen egurrezko (7)
egurrik ez (3); egurrik gabe (4)