Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritarrek arratseko zazpiak eta egunsentiko seiak artean etxean geratu beharko dute. Berria - Harian 2005-01-29
Egunsentia gaua ebakitzera datorren labana da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.
Egunsentia urratu baino lehenago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 116. orr.
Egunsentia urratzear zegoenean iritsi zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 180. orr.
Ulia aldetik egunsentia sumatzen zelarik, goizeko lehenengo mezara zihoazen neskame goiztarrei begiratzen nien gelatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 45. orr.
Egunsentia zen ordurako. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.
Hala, haren oinetan etzan zen egunsentia arte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 99. orr.
Hire ama egunsentia baino lehen jaikitzen zuan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.
Oskar ez da inoiz egunsentia baino lehen itzultzen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 75. orr.
Zuhaitzen artean, egunsentia iragartzen duen brisara dabil. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 200. orr.
Ardandegietan, ondoko kaleen amaieran, gas argiontziak itzaltzen ari ziren banan-banan, izarrak egunsentian legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da, eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa. Elizen arteko biblia EsZ 4,18
Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino. Elizen arteko biblia 1 M 9,13
Jainkoa da izar-multzoak sortu dituena, iluna egunsenti eta eguna gau beltz bihurtzen duena. Elizen arteko biblia Am 5,8
Naturak eman dezakeenak baino mila bider zorrotzago den ikusmenak baizik ezin desberdinduko zuenean, ekialdean, gaua eta egunsentia bereizten dituen hasierako diferentzia, almuedanoa iratzarri zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Egunsentiak gela barrena ñabardura urdinez margotu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Harresien kolorea gris espektraletik zurira aldatu zen, egunsentiak apenas gorritutako zurira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Egunsentiaren lehen argiak baino lehentxeago. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 120. orr.
Egunsentiaren argitasunak ezustean harrapatu zuen Xerazade eta honek hitz egiteari utzi zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.
Gero itxi egin zuen ahoa eta erdi ireki begiak, eta egunsentiaren argitasun motela islatu zen haietan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Leihoa irekitzera zihoala ikusi zuten egunsentiaren esne-argia urratzen zetorren distira biziago hura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.
Egunsentiaren argi grisean, bihozgabeturik eta hotzak dardarka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.
Gau osoan diharduela kantari egunsentiaren hegaztiak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.
Cincinnatiko kaleetan hainbeste aldiz galduta, eguerdia arte ez zen heldu, nahiz egunsentian abiatu zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 339. orr.
Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, bost pertsona -bi emakume eta hiru gizon- gauaren, egunsentiaren eta exekuzioaren zain zeuden. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Arratsaldea zen eta egunsentian atereak ginen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 128. orr.
Egunsentian fusilatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.
Harekin ezkondu zelarik, gauean hartaz jabetu, mintza urratu, eta egunsentian hilarazi egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.
Biharamunean ez zen egunsentirik izan, eta Konpainia Grisa Mordorko Ekaitzaren ilunpetan sartu zen, hilkorren begientzat desagertuz; baina Hildakoak atzetik zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 70. orr.
Egunsentia ikustean beti esaten zioat neure buruari: beharbada gaur... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.
Iluntasunaren erdian dirdai egin, eta eguna sortu zen; egunsenti argitsuak haren klartasunaz jabetzen dira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.
Dorre honetatik kanpai hauetxek egingo diote agur iraultza proletarioaren egunsenti distiratsuari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.
Egunsenti gorriaren argitan ezpata eskuan haiengana oldartzen ari zen gizon bat ikusi eta Memo zela ulertu zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 75. orr.
Lanparako olioa ahitzear, ordurako gelaz jabetua zen egunsenti goibel euritsua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.
Eguna argitzen ari zen: egunsenti hotza gertu zegoen berriro ere, eta lanbro izoztu grisak inguratzen ari zitzaizkien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Hotzaren hotzez moretutako kaleetan gas-lanparek dar-dar egin zuten une batez, gero egunsenti hitsean itzali ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Egunsenti makurra, egun zoriontsua eta urrezko arrastiria! berotik hotzerako aldaketa bortitza zela, antzigarrezko egunsentiak zirela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.
Egunsenti bakarzalearen isiltasunak larritu egiten du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.
Zure argirantz joko dute herriek, zure egunsenti-distirarantz erregeek. Elizen arteko biblia Is 60,3
Igokunde Halako batean, egunsenti-oskorria! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Egun bateko egunsenti aldean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.
Lehendabizi sirena hotsak entzuten ziren, luze, ozen, egunsenti aurreko isiltasuna urratzen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 177. orr.
Biharamun egunsentian, irten zen oihal bila hirira joateko asmoz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.
Aspaldi ez bezalako astelehen egunsenti ederra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.
Ongiaren egunsentia zabaltzen denean, haurrak eta zaharrak hil egiten dira, odola ibaika isurtzen da. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.
Zibilizazioaren egunsentia baino lehen, afrasiar estepa (Sahara eta arabiar basamortua) ongi ureztaturiko belardia zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.
Aro modernoaren egunsentian dukerri eta konderriak probintzia multzo batean eraldatzeko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.
Aro modernoaren egunsentian gaztelau eta frantziar erresumen manupean erortzeko prest dagoen oro. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.
aro modernoaren egunsentian (3); bihar egunsentian (3); biharamun egunsentian (3); da egunsenti (4); da egunsentia (4); egunsenti aldera (7); egunsenti aurreko (3); egunsenti berri (4); egunsenti eta (3); egunsenti hartan (4); egunsentia arte (12); egunsentia baino (26); egunsentia baino lehen (17); egunsentia bezain (4); egunsentia ikusteko (3); egunsentia iritsi (3); egunsentia izan (3); egunsentia urratu (3); egunsentia zen (14); egunsentia zen eta (3); egunsentiak bezala (3); egunsentian jaiki (4); egunsentian jaiki eta (4); egunsentiarekin batera (13); egunsentiaren argi (3); egunsentiaren argitasunak ezustean (18); egunsentiaren aurretik (4); egunsentiaren lehen (5); egunsentiaren zain (5); egunsentiaz geroztik (4); egunsentiko argi (8); egunsentiko argia (4); egunsentiko lehen (3); egunsentiko une (3); egunsentira arte (25); egunsentitik ilunabarrera (8); eta egunsenti (5); eta egunsentia (13); eta egunsentian (8); eta egunsentiaren (3); eta egunsentiko (7); ia egunsentia (3); modernoaren egunsentian (3); zen egunsentia (3)