Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egunkari 1 iz egunero argitaratzen den informazio aldizkaria.

Gero, egunkaria zabaldu dut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Poltsikotik egunkari bat atera eta zabaldu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.

Egunkaria tolestu eta mahai gainean utzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Egunkaria luzatu zidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 114. orr.

Egunkariarekin agur keinua egin nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 115. orr.

Egunkarietako berriak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 224. orr.

Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak, egunkariaren lehen orrialdeko titular beti bezain luzeetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Kazetaria zen eta naziak goratzeko idazten zituen bere egunkariaren editorialak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 181. orr.

Oroituko zarete Mona dela atzoko egunkarietako titularrak bereganatu zituen neska.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 33. orr.

Egunkarietako argazkietatik ezagunak zitzaizkion haietako batzuen aurpegiak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 33. orr.

Egunkarietako gehigarri koloretsuetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.

Egunkariek ergelkeriak eta ahoberokeriak baizik ez zituzten esaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Gau osoa emana nuen pentsatzen zer esanen zuten nire herrian egunkarietako ebakinetan nire izena izar handienen ondoan ikusten zutenean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.

Arthur Sulzberger egunkariaren argitaratzaileak, baina, zitazioa ezeztatzen ahaleginduko direla esan zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Gara egunkariaren urtekaria daramat, inprentatik atera berria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Batzarra Berria egunkariaren zehaztasunak ezagutzetik abiatu zen.  Berria - Harian   2005-06-12

Egunkaria eta ogia beti leku berean erosten dituenean hasten da norbera leku horretara egokitzen, bertako sentitzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 53. orr.

Alemaniako egunkari batek kaleratu du albistea.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Egunkariek Burtsako Erregea deitzen zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.

-Ikusi duk egunkaria?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.

Gaur goizean irakurri dut egunkarian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Goiz hartan egunkaria goitik behera irakurri zuen Martak eta gero sukaldean zeuden botila eta lata guztietako etiketak ere bai.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.

Egun hauetan egunkariak ez dira metroan irakurtzen, parkeetan baizik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 140. orr.

Egunkariari gainbegiratua botatzeko adina denbora eman zion bidaiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Egunkaria zekarren eskuetan zabalik, eta hantxe erakutsi zigun berria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 131. orr.

Gainera, egunkariak ez zekarrek ezertxo ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 188. orr.

Barkamena eskatu zion parrokoak, ez zekiela egunkariak jartzen zuena besterik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Norbait ospetsua edo garrantzitsua izan behar du, noski, egunkarian etortzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Estatubatuarren %45ek egunkarien edukietan duten uste ona oso txikia edo hutsaren hurrengoa omen da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

Hala ere, egun batean, han, oihanaren erdian, ez irrati ez egunkari ez ezer, munduaren berri aste batzuez izan gabe, lan egiteari utzi ziotean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Egunkari edo astekari batean zer irakurtzen duzu lehenik?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 77. orr.

Iralka eta Jakin aldizkarietan eta Gara egunkarian artikuluak argitaratu ditu. Fayetteville Observer egunkariak ohikoa ez zen gutun bat zekarren 1862ko maiatzaren 19an, Long Grabs berriemaileak Camp Magnumetik bidalia: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Kazetak eta egunkariak eta, plazaratu zituen, gehienak debekatuak izan zirenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Le Soir Beljikako egunkariak aurreratu zuen berria.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

Flandriako De Standaard egunkariari eskainitako elkarrizketan Eddy Merckxek Lance Armstrong jo du faborito aurtengo Tourra irabazteko.  Berria - Kirola   2004-07-08

Egunkarietan egunerokoa da delinkuentziaren aipamena, eta Chavezekiko oposizioa kupidarik gabe ari da gaia haren aurka erabiltzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.

Azkena, El Correo egunkariak filtratutako beste txosten bat izan da.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Hala eta guztiz ere, ez zen falta izan jenderik burua berotu, eta egunkarietara gutunak idaztera bultzatu zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.

Figura hori bada beste egunkari batzuetan ere, press ombudsman deitzen da, irakurlearen defendatzailea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Irakurri dudana kontatu diat, baina kontuan har ezak egunkari hori alderdikoia dela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 75. orr.

Karrerako azken kurtsoko ikaslea, Ana praktiketan genuen egunkarian joan den uztailetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Egunkariak etengabe ari dira inbasioari buruz gauzak idazten, eta jendea erotzen ari dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Egunkari guztiek jakintzat eman zuten atentatua komunistek egina zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Esan dizudan guztia ez duzu egunkarian argitara emango, ezta?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Horretaz idatzi behar baitzuen egunkariaren igandeko ale berezirako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.

Ahozko kultura desagertzera doala, eta idatzia, printzipioz egunkariena, gailenduko dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere zorroan miatu, egunkari zimurtu bat atera, eta orrialde jakin batean zabaldu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

El Liberal Guipuzcoano, "egunkari politiko, filosofiko, literario eta merkataritzakoa", ateratzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 103. orr.

Jules jaunak egunkari arinak irakurtzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Oraintxe bertan zabaldu dute berria egunkari elektronikoek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 47. orr.

Atzo La Tribune egunkari ekonomikoak kaleratu zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Asteartean The Sun egunkari sentsazionalistak aurreratu zituen ondorioek.  Berria - Mundua   2004-02-01

Leone egunkari klandestino baten buru zen eta etxetik kanpo egoten zen beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 209. orr.

Urte hartan berean Libération egunkari berria plazaratzeko egitasmoan sartu zen buru belarri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.

Ezinezkoa izango baitzen hain denbora gutxian euskarazko egunkari nazional bat kalean izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

Liburua, izengoitiz izenpetua argitaratu zena, La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikanoan argitaratu zituen tokiko historiako kronika batzuen emaitza zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

The New Masses egunkari ezkertiarrean idazten hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Fernandok egunkari frankista baterako idatzi zinan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Egunkari xiita bat itxi dute, erresistentzia sustatzen duelakoan.  Berria - Mundua   2004-03-30

Nola hain egunkari luze eta zabal batek ekar dezake hain informazio eskasa?  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.

Egunkari atzeratuen pila ondoan.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Egunkaria-ren irakurketa amaitu zuenean, erdarazko egunkari batzuk erosi zituen liburu-dendan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Euskarazko egunkari baten 0 zenbakia, 1929an.  Berria - Harian   2006-02-24

Irrati ttipi bat ere erosi ahal izan nuen, bederen kanpoko berrien entzuteko, eta frantses egunkari baten harpidetza ere bai.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Thomas, galesezko egunkari bat sortzeko egitasmoaren zuzendariak.  Berria - Mundua   2004-09-18

Donostiaren gerezi gozoan, oraintxe aste eta erdi, bertako egunkari bat leitzen tabernako barran.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 44. orr.

Bere sorterriko egunkaria erosi eta goitik hasi eta beheraino irakurtzen zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.

Irakurriko duzu "Lapur finak" izeneko artikulua igandeko egunkarian, Mr Goldstein.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

'Goizeko egunkari batzuk', dio, 'asteleheneko L'Etoileko artikulu erabakigarriaz mintzatzen dira gaur'.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.

Errepublikaren aldeko egunkariek ahalegin horretan izaniko bozkarioa aldarrikatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ea egia zen egunkari-albiste batetik atera zuela kontua. Egunkari formaturik egokiena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Congok poltsikotik fardel bat atera zuen, egunkari-orriez bildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Egunkari-ale bat zekarren parrokoak egun hartan ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

Egunkari-paperean bildutako fardel bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 510. orr.

Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Han eta hemen bildu ditugun aldizkari orri, egunkari zati eta zernahi generotako paper mordoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 23. orr.

Ez hango berriak bakarrik, egunkari ebakinak ere bidaltzen dizkidate.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Egunkari txatalak ebakitzen ditut gertakari ezohikoen orrialdetik, eta berri esanguratsuak sailkatzen ditut karpeta urdin batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Kaxoi batetik albuma atera zuen, argazkiz eta egunkari puskaz osaturikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Kugler jaunaren egunkari hornidura geroz eta hobea da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Atzera utzi zituen, ez berak esaten duen bezain errotik hala ere, kafe etxeetara eta garagardotegietara bisitak eta bertan biltzen ziren literatur lagunarteen bilerak, baita egunkari erredakzioetara maiz joatea ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

Inork sekula egunkari-zuzendari baten aurrean egin behar ez duena egin baitzuen: ideiak eman.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 5. orr.

Egunkari-kronikalari batek istorio bat kokatzen du eta handik aurrera inork ere ez daki zein den egiazkoagoa: notarioaren deskribapena ala kronikalariak asmatutako pasadizoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Oso ahapeka, ordu arte ez bezalako zuhurtziaz, hitz egin zidan Umbertok egunkari banatzaileari buruz: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Titularrak irakurtzen ari zela, Galderrek egunkari-saltzaile pakistandar baten begiak sumatu zituen bizkarrean, aizkora baten gisa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.

Azaldu zen Peppone, besapean egunkari sorta handi bat zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 294. orr.

Kordeletik askatu ez duten egunkari fardel pilatua bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

Saltzen dudan laugarren egunkari paketea da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Espaloian gelditu zen, arrosa koloreko egunkari-pilo baten ondoan, arnasestuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

The Wall Street Journal finantza egunkari ospetsuaren kazetari talde batek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Izugarri atsegin nuen kirol-egunkari eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Film erridikulu hura ematen ari ziren bitartean goitik behera errepasatu zuen Marca kirol egunkaria.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

Atzo ere esku ezezagun zital batek irain latza idatzi zuen gure orma-egunkarian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Zu atzo tabako dendara joan zinenean, ez zinen ba pasatuko horma-egunkari horren aurretik?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Izan ere, egunkari-aldizkarietako denbora-pasetako orrialdeetan ez da zaila aurkitzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 67. orr.

6 egunkaria egiten den lokala eta enpresa.

Egunkarietako erredakzioetan, baita indar ekonomiko eskasenekoetan ere, etengabe jasotzen dituzte kazetariek mundu osoko berriak eta irudiak, milaka eta milaka egunero.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Egunkarietako errotatiba zaharrak galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Ez baitakit noiz deituko hauten egunkariaren ofizinetara, lanean bertan hasteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 78. orr.

Lehenago, egunkarian lan egiten zuenean, Tomasi "Kondea" erraten genion erredakzioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Alexander Marriot, haren lankidea egunkarian, Ingalaterran zen ordurako.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 36. orr.

Egunkari batean lan egiten zuen, gauez ikasten zuen kazetaria izateko.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

-Bihar asteko jaieguna diat egunkarian, eta semearekin noak amaren herrira -egia erditan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

7 egunerokoa.

Moja baten egunkaria zen, ohartxo labur eta hitz gutxikoen sorta bat, ospitaleko bizitzari buruzko irudipenak jasotzen zituena, bospasei hilabetetakoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Egunkari bat idatziko dut, dietario baten idazketa-modua hartuko dit idatziko dudanak?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Gauean honela idatzi zuen bere egunkarian: "Berri zehatzak jaso ondoren, ondorioa atera daiteke gure familian hiru belaunaldiz ez dela sexu harremanik izan".  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 302. orr.

Idazmahaira hurbildu, tiradera ireki eta belus horiz koadernaturiko egunkaria bilatu nian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 172. orr.

Hark klimaz, lurraz, bertakoen ohitura eta manerez dioen guztia bat dator gaur egun Afrikako kosta honetan ikusten denarekin; irudi luke gure nabigatzaile baten egunkaria dela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Beste aberri batekoak ziren, antzinakoak, egunkari pertsonalak modan jarri baino lehenagokoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Hil horretako 28an, 1941eko urtarrilaz geroztik egunero egiten duen legez, Lehendakariak bere egunkari pertsonalean idatzi du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 138. orr.

Pausoz pauso konta daitekeen esperientzia da: pauso horiei buruzko egunkari apokrifo baterako aukera ere ematen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

Ezkutuko egunkariaren antzeko zerbait bihurtzen da, oso pertsonala, guri buruz mintzo dena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arabi egunkari (5); atzo egunkari (6); bat egunkari (6); batek egunkari (6); bere egunkari (5); beste egunkari (15); beste egunkari bat (6); bi egunkari (15); da egunkari (18); da egunkari bat (5); den egunkari (14); dio egunkari (5); du egunkari (12); duen egunkari (11); edo egunkari (6)

egunkari arabiarrari (6); egunkari asko (5); egunkari bakarra (19); egunkari bat (124); egunkari bat atera (6); egunkari bat eta (5); egunkari bat hartu (6); egunkari bat irakurtzen (5); egunkari bat ixtea (5); egunkari batean (69); egunkari batean irakurri (9); egunkari batek (69); egunkari bateko (16); egunkari baten (37); egunkari batetik (7); egunkari bati (18); egunkari batzuetan (8); egunkari batzuk (9); egunkari berri (10); egunkari berria (18); egunkari berriak (5); egunkari berriaren (7); egunkari britainiarrak (5); egunkari edo (10); egunkari eta (62); egunkari eta aldizkari (7); egunkari eta aldizkarietan (5); egunkari eta telebistetan (5); egunkari ezkutua (13); egunkari gehienek (5); egunkari guztiak (8); egunkari guztiek (11); egunkari guztietan (14); egunkari hau (21); egunkari honek (23); egunkari honen (12); egunkari honetako (6); egunkari honetan (40); egunkari honetan bertan (12); egunkari honi (14); egunkari honi adierazi (6); egunkari hori (13); egunkari horiek (5); egunkari horrek (13); egunkari horren (14); egunkari horren arabera (6); egunkari horretan (5); egunkari hura (6); egunkari nazional (8); egunkari nazional bat (5); egunkari orri (5); egunkari orriak (12); egunkari orrien (5); egunkari saltzaileak (6); egunkari zahar (5); egunkari zaharrak (6); egunkari zati (12); egunkari zatia (8); egunkari zatiak (7)

espainiako egunkari (8); eta egunkari (70); euskal egunkari (7); euskarazko egunkari (34); euskarazko egunkari bakarra (6); euskarazko egunkari bat (8); frantziako egunkari (5); kirol egunkari (12); leturiaren egunkari (13); leturiaren egunkari ezkutua (12); nire egunkari (5); nuen egunkari (5); times egunkari (5); zen egunkari (14); ziren egunkari (6); zituen egunkari (6); zuen egunkari (23); zuten egunkari (7)

arabako egunkaria (5); auzia egunkaria (5); baina egunkaria (12); baita egunkaria (7); batean egunkaria (5); bere egunkaria (13); berria egunkaria (18); da egunkaria (12); den egunkaria (5); dio egunkaria (5); dira egunkaria (6); donostia egunkaria (10); donostia euskaldunon egunkaria (6); du egunkaria (26); dugu egunkaria (9); dut egunkaria (7); dute egunkaria (12); egin egunkaria (8)

egunkaria argitaratzen (6); egunkaria aurrera (16); egunkaria bera (9); egunkaria da (11); egunkaria dela (6); egunkaria edo (6); egunkaria erakutsi (6); egunkaria ere (11); egunkaria erosi (25); egunkaria erosi eta (7); egunkaria eskuetan (6); egunkaria eta (38); egunkaria ez (8); egunkaria hartu (16); egunkaria idazten (6); egunkaria irakurri (11); egunkaria irakurtzea (5); egunkaria irakurtzeko (9); egunkaria irakurtzen (51); egunkaria irakurtzen ari (19); egunkaria irakurtzen zuen (6); egunkaria irakurtzera (5); egunkaria mahai (5); egunkaria tolestu (9); egunkaria tolestu eta (6); egunkaria utzi (10); egunkaria zabaldu (14); egunkaria zabaldu zuen (6)

ere egunkaria (11); eta egunkaria (134); eta egunkaria irakurtzen (5); euskarazko egunkaria (13); gara egunkaria (5); gizonak egunkaria (6); hitza egunkaria (5); igandeko egunkaria (5); lehen egunkaria (5); llumen egunkaria (5); naiz egunkaria (5); nire egunkaria (9); nuen egunkaria (7); otamendi egunkaria (5); torrealdai egunkaria (5); uria egunkaria (26); uria egunkaria ko (20); uria egunkaria sako (5); uria euskaldunon egunkaria (6); zen egunkaria (23); zen euskaldunon egunkaria (5); zion egunkaria (5); zuen egunkaria (30); zuten egunkaria (9)

abc egunkariak (6); berria egunkariak (16); bi egunkariak (6); correo egunkariak (8); de navarra egunkariak (6); de noticias egunkariak (5); deia egunkariak (5); dio egunkariak (7); diren egunkariak (6); duten egunkariak (5); egunkariak argitaratu (7); egunkariak argitaratutako (16); egunkariak atzo (71); egunkariak atzo argitara (7); egunkariak atzo argitaratu (14); egunkariak atzo argitaratutako (5); egunkariak atzo kaleratu (5); egunkariak atzo zabaldu (9); egunkariak atzoko (5); egunkariak berak (5); egunkariak bere (7); egunkariak dioenez (5); egunkariak eman (8); egunkariak ere (9); egunkariak eta (35); egunkariak ez (14); egunkariak irakurri (6); egunkariak irakurtzeko (8); egunkariak irakurtzen (18); egunkariak itxi (9); egunkariak ixten (5); egunkariak jakinarazi (16); egunkariak jakinarazi duenez (10); egunkariak kaleratu (8); egunkariak kaleratu zuenez (5); egunkariak kaleratutako (9); egunkariak saltzen (8); egunkariak zabaldu (9); egunkariak zabaldu zuenez (5); egunkariak zioen (5); el correo egunkariak (8); el mundo egunkariak (21); el pais egunkariak (5); eta egunkariak (30); eta egunkariak irakurtzen (5); euskaldunon egunkariak (7); euskarazko egunkariak (5); figaro egunkariak (6); financial times egunkariak (6); gara egunkariak (12); guardian egunkariak (14); haaretz egunkariak (20); haaretz egunkariak atzo (6); hitza egunkariak (5); independent egunkariak (5); journal egunkariak (7); jyllands posten egunkariak (9); kirol egunkariak (8); la vanguardia egunkariak (5); le monde egunkariak (16); liberation egunkariak (6); maariv egunkariak (6); monde egunkariak (16); monde egunkariak atzo (7); mundo egunkariak (21); navarra egunkariak (6); noticias egunkariak (5); pais egunkariak (5); post egunkariak (23); posten egunkariak (9); street journal egunkariak (7); the guardian egunkariak (14); the times egunkariak (15); times egunkariak (58); times egunkariak atzo (8); times egunkariak jakinarazi (5); vanguardia egunkariak (5); washington post egunkariak (20); york times egunkariak (28); zituen egunkariak (5); zuen egunkariak (9)

bere egunkarian (10); berria egunkarian (16); dut egunkarian (6); egin egunkarian (8); egunkarian agertu (5); egunkarian argitaratu (13); egunkarian argitaratu zen (5); egunkarian argitaratu zuen (5); egunkarian argitaratutako (11); egunkarian atzo (11); egunkarian bertan (6); egunkarian ere (5); egunkarian eta (8); egunkarian hasi (6); egunkarian idatzi (8); egunkarian ikusi (5); egunkarian irakurri (21); egunkarian irakurri zuen (5); el mundo egunkarian (7); el pais egunkarian (7); eta egunkarian (5); euskaldunon egunkarian (18); figaro egunkarian (8); gara egunkarian (16); irakurri dut egunkarian (5); le figaro egunkarian (7); le monde egunkarian (7); monde egunkarian (7); mundo egunkarian (7); nire egunkarian (5); pais egunkarian (7); post egunkarian (12); times egunkarian (16); treneko egunkarian (9); washington post egunkarian (7); york times egunkarian (9); zen egunkarian (6)

berria egunkariaren (13); de navarra egunkariaren (5); egin egunkariaren (6); egunkariaren alde (27); egunkariaren alde elkartearen (10); egunkariaren aldeko (7); egunkariaren ale (9); egunkariaren ale bat (5); egunkariaren arabera (89); egunkariaren atzoko (6); egunkariaren egoitza (5); egunkariaren gainean (5); egunkariaren itxiera (15); egunkariaren itxieraren (6); egunkariaren kontrako (5); egunkariaren lehen (7); el mundo egunkariaren (6); eta egunkariaren (13); euskarazko egunkariaren (8); haaretz egunkariaren (12); haaretz egunkariaren arabera (8); le monde egunkariaren (7); monde egunkariaren (7); monde egunkariaren arabera (5); mundo egunkariaren (6); navarra egunkariaren (5); post egunkariaren (9); post egunkariaren arabera (5); times egunkariaren (21); times egunkariaren arabera (17); washington post egunkariaren (5); york times egunkariaren (10)

berria egunkariari (7); egunkariari adierazi (11); egunkariari adierazi zionez (5); egunkariari egindako (14); egunkariari egindako adierazpenetan (10); egunkariari eginiko (5); egunkariari emandako (11); egunkariari emandako elkarrizketan (9); egunkariari eskainitako (16); egunkariari eskainitako elkarrizketa (5); egunkariari eskainitako elkarrizketan (11); egunkariari jarraiki (5); eta egunkariari (5); guardian egunkariari (5); haaretz egunkariari (9); the guardian egunkariari (5); times egunkariari (19); york times egunkariari (8)

aldizkari eta egunkarietan (5); argitaratzen diren egunkarien (15); biharamuneko egunkarietan (5); da egunkarietan (5); diren egunkarien (17); egunkariek diotenez (5); egunkariek ere (6); egunkariek eta (5); egunkariek ez (10); egunkarien arabera (5); egunkarien artean (7); egunkarien bidez (5); egunkarien eta (5); egunkarietako lehen (8); egunkarietan agertu (5); egunkarietan agertzen (9); egunkarietan ere (6); egunkarietan eta (15); egunkarietan ez (6); egunkarietan irakurri (5); egunotako egunkariek (6); eta egunkariek (17); eta egunkarien (6); eta egunkarietako (12); eta egunkarietan (22); gutxituetako egunkarien (5); hizkuntza gutxituetako egunkarien (5); midaseko egunkarien (5); zen egunkarietan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus