Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nitasunaren literatura: autobiografia, egunerokoak, oroitzapenak, aitorkizunak... egotismoaren gela itxi eta itsua, lehendik ere bisitatu izan dudana, eta horrexek ematen dit beldurra. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.
Amak ez dizu inoiz egunerokoa irakurri ala? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.
"Suizidioak hilketa herabetiak dira" idatzi zuen Cesare Pavesek Bizitza lanbide izeneko bere egunerokoan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.
Elsbethek goizean oparitu zidan egunerokoa estreinatu nuen Goetheplatzen entzundakoak eta jendeak izandako erreakzio kartsuak kontatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
-Nire egunerokoaren giltza duk hau. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.
Han dago, apunte batzuen azpian, aurkitu nahi zuena, kolore horizta duen libreta bat: semeak idazten zuen egunerokoa. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 52. orr.
Ramon de Galarza, Sukarrieta batailoiko kapitana, Santoñan hasi zen egunerokoa idazten, eta Larrinagan jarraitu, 1938an Burgosko kartzelara eraman zuten arte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 92. orr.
"Teresak hiru eguneroko idazten zituen", hasten zen eta esan nion zail iruditzen zitzaidala emakume baten konplexutasuna hobeto adieraz zezakeen beste esaldirik aurkitzea nobelaren hasiera gisa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.
Eguneroko honetan gauza beldurgarrien oroitzapenak daudela esan nahi dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
Riddleren egunerokoa erakutsi zion eta nola aurkitu zuten kontatu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 196. orr.
Harry duda-mudan egon zen, luma egunerokoaren gainean zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 204. orr.
Han zetzan zabalik eguneroko beltz txiki bat, Harryk Myrtle Negartiren komunetan aurkitua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.
Bederatzi bat urte nituela, kalean erabiltzen ninduen neskatoak -amak arropa eta oihalen denda zeukan, eta han egiten zuen lan- opari berezi bat egin zidan: koadernotxo bat, granatea, giltza eta guztikoa; eguneroko bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 341. orr.
Bere eguneroko pribatuan, gogor ekiten dio The London Times-etik abiaturiko "difamazio kanpainaren" aitzi. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 106. orr.
Zein da hiruretatik eguneroko intimoena? Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.
Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak, argazki albumak, institutuko apunteak eta eguneroko itxurako koaderno azal-lodiak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.
Arantzazuko Behatokiko egunerokoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.
Euskaldunok geure hizkuntzan geneukan eguneroko bakarra itxi eta bertako arduradunak atxilo hartu zituzten. Berria - Harian 2005-03-19
Laster itzuli zen Malfoy, eguneroko-zati baten antzeko zerbaitekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 187. orr.
Elizaren dotrina sozialaren zantzolaririk onena zen, halakoak ziren haren editorialak El DÌa egunerokoan zanpaketaren kontrako oporra jotzen genuen aldiro. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.