Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egundo izan ez balitz bezalaxe desagertu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.
Harryk ez zuen egundo itxaropena galtzen egunen batean baiezkoa emango ziola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.
Ez da itzuliko egundo; ez da bueltatuko sekula. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 40. orr.
-Zuen aita ez ei zan ia egundo eleizara joaten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.
Falangistek ez zutela hemen militanterik egundo izango, karlismoaren mistika ulertzen ez zutelako. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.
Hemen ez du inork egundo herensugerik ikus. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Gizonek ez zuten egundo ostera ikusi. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.
Beti dira zatiak, proiektuak, entseguak, egundo osatuko ez diren zirriborroak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.
Orain ulertzen dut zergatik ez dituen betaurrekoak egundo eranzten. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 258. orr.
Ofizialki egundo onartu ez arren, kartzeletan egin egiten dute preso politiko eta sozialen arteko bereizketa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 103. orr.
Begi haietan egundo inorengan topatu ez zuen zerbait zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.
Eskekotasunean ere, egundo ez dut arima gupidatsu bat topatu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.
Koblakariak lehenago egundo sentitu ez zuen poztasun betea sentiarazi zion eta. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.
Aspaldi gertatu eta egundo garrantzitsuak iruditu ez zaizkizun kontuño batzuk darabiltzazu, horietan bailitzan zure biziaren funtsa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 78. orr.
Eta begia erretzeraino hisoriaren zoko-moko guztiak arakatu arren egundo ezin izango genuke jakin norainokoa zen ziega haietan egondako gizon-emakumeen izua eta oinazearen tamaina. liburuak heldu ziren, handi eta ederrak, nik egundo irudikatu ezinak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 192. orr.
Ondorengo gertakariek egundo ez bezalako informazio zaparrada sortu zuten han-hemen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
Halako manipulazioek, ingeniaritza genetiko terminoaz izendatuak, egundo ez bezalako lanabes indartsua jarri dute biologiaren esku. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.
Oso litekeena da Thoreau egundo sexu-harremanik izan gabe iritsi izana hilobira. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Goizeko seietan, egundo hutsegin gabe eta atzeratu ezinik, Padre Solanak txirrina jotzen zuen. denborarekin orain garen bezain urrunak eta desordukoak izango ginenik egundo susmatu gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.
Hara non, besteen artean bazen [liburu] bat, ordura arte egundo ere ikusi barik neukan letra molde ezezagun batean izkiriatua zena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.
Bera egundo ibili gabea zen taxi batean! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.
Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Aita hilda gero bere logelako armairuan kutxa bat topatu genuen, egundo ireki gabeko gutunez beterik, Euskal Herritik helduak denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.
Egundo ezagutu gabeko bozkario ia mingarri bat. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 50. orr.
Egundo sentitu gabeko poztasuna sentitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.
Lehenago egundo dastatu gabeko horditasuna sumatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.
Kaioak luma berriak luzituko dituzte eta egundo baino zaratatsuago ariko dira hegan janari bila kanpamentuaren gainean eta enbarkazioaren inguruan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.
Ama gelan egundo baino tristeago eta nekatuago zegoen artean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.
Egundo baino presenteago egon zen zuentzat urte haietan.Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 18. orr.
Baina zurrumurruak eten egin ziren eta egundo baino mantsoago entzun genituen Clemente Lopezen azalpenak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 272. orr.
Horixe da egundo margolan batengatik ordaindu den preziorik altuena. Berria - Kultura 2004-05-05
-Bahekien, Fulgor, lurraren gainean egundo izan den emakumerik ederrena dela hori? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.
Mikel Garmendia hil da, euskarazko zineman eta antzerkigintzan egundo izan den aktorerik ezagunenetakoa. Berria - Harian 2005-08-07
Ipuin harrigarria baita, eguzkiaren azpian egundo kontatu den harrigarrienetakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Egundo ezagutzen den pozoirik toxikoenetako bat botulina delarik, [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.
Egundo horrelakorik! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.
Gizaki baten gorputza taxutzen duten geneak euli baten gorputza eratzen dutenak berak izatea, baina, egundo halakorik! Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.
Hamaika makurkeria entzundakoa naiz nire bizian, baina egundo horrelakorik! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.
-Egundo komunikazio malapartatu eta kaskarragorik! -esan zuen mutilak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.
Halako betetasunik egundo! Aitor Arana «Onan», 2000 - 125. orr.
Jurramendiz bestaldean, iskiluz erruz horniturik, egundoko armada bildu zen, Lizarrari erasotzeko prest. Txillardegi «Putzu», 1999 - 189. orr.
Egundoko luxua New Yorken jende gehienak arropa etxetik kanpo garbitzen duela kontuan hartuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.
Egundoko aukera, bai. Berria - Mundua 2006-03-14
Kanpoan egundoko beroa dago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 34. orr.
Egundoko azkura sudurrean eta eztarrian, mukiak litroka. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.
Egundoko oroimen baten jabe zen norbait, noski, ondorioztatu zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 107. orr.
Riesgok, zorionez, egundoko geldiketa egin zuen. Berria - Kirola 2006-04-02
Bihar ordu honetan egundoko kazkabar-erauntsia bidaliko dut, Egiptoko historia osoan izan ez den bezalakoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 162. orr.
Itxura guztien arabera, egundoko etxekoandre puska omen du. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Han Morganek egundoko tramankulu xelebrea jarri zidan eskura, tridente antzeko zerbait. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.
Egundoko masailezurrek mastekatzean egindako hotsa zen hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Egundoko muturrekoa hartu eta taxia galdu dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.
Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.
Egundoko bi obra erromantiko aurkeztu zizkigun Euskadiko gure orkestrak. Berria - Kultura 2006-04-04
Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
-1995ean, Bartzelonan, izugarrizko ekaitzaldia: hildako bat eta egundoko kalte ustekabekoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.
Egundokoa da! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Bizkar egundokoa, bizkarrezurraren konkor txikiak luzatu eta hegatsen hezur izpi zabalduetaraino marmol nabarraren itxura iluna hartzen duena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Aurkariak ahultzeko ere egundokoak egin izan dira. Berria - Harian 2005-12-14
Eta oraindik mistela falta, ikusten dudanez, nahasketa egundokoa egiteko. «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.
Beroa, berriro ere, egundokoa zen Lisboan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.
-1978an, Ebroko uholde izugarriak, ibaiaren ingurunetan kalte egundokoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Zilar zuriaren antzeko zerbait, egundokoa, atera zen makila magikoaren muturretik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.
11 gol sartu zituen sasoi hartan, horien artean bizpahiru egundokoak. Berria - Kirola 2004-12-19
Nik beti ulertu izan dudanez, kontrarioari erraztasunak eman eta honek egundokorik egin gabe gauza handiak lortzea da internazional egite hori. Berria - Kirola 2004-01-20
· Oraingoan, ordea, Lepic andreak egundokoa egin du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.
Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.
Ingelesez egundokoak bota eta orduan bai, orduan isildu egiten da putakume hori. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 41. orr.
Aireplanoak herri gainean jirabiraka, burdinazko enara erraldoiak, ilunak, astiro, ozen, eta kanpai hotsak egundokoak baino larriagoak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.
baina egundo (3); da egundo (9); du egundo (7); dut egundo (5); dute egundo (3); egundo baino (11); egundo entzun (3); egundo ere (9); egundo ere ez (3); egundo ez (55); egundo ez bezalako (5); egundo ez da (3); egundo ez direla (3); egundo ez dut (5); egundo ez zuen (6); egundo ezagutu (5); egundo horrelakorik (9); egundo ikusi (14); egundo ikusi ez (4); egundo ikusi gabeko (3); egundo izan (9); egundo izan den (3); eta egundo (11); eta egundo ez (4); ez da egundo (8); ez du egundo (6); ez dut egundo (5); ez dute egundo (3); ez zen egundo (8); ez zuen egundo (9); halakorik egundo (3); nik egundo (5); zen egundo (8); zuen egundo (9)
baina egundoko (4); egundoko ahaleginak (3); egundoko ahaleginak egin (3); egundoko aldea (3); egundoko antza (3); egundoko arrakasta (7); egundoko aukera (3); egundoko beldurra (3); egundoko beroa (4); egundoko ekaitza (5); egundoko eragina (5); egundoko euri (3); egundoko ezustekoa (6); egundoko ezustekoa eman (5); egundoko garaipena (3); egundoko garaipena lortu (3); egundoko garrantzia (3); egundoko gogoa (3); egundoko hotza (6); egundoko hotza egiten (6); egundoko indarra (4); egundoko jendetza (4); egundoko jipoia (3); egundoko kazkabar (3); egundoko kolpea (4); egundoko lana (3); egundoko lanak (5); egundoko loreak (3); egundoko natura (3); egundoko parranda (3); egundoko partida (4); egundoko sustoa (3); egundoko uholdeak (3); egundoko ustekabea (3); egundoko zalaparta (3); egundoko zama (3); egundoko zarata (6); ere egundoko (8); eta egundoko (48); honek egundoko (3); horrek egundoko (4); zen egundoko (3); ziren egundoko (3)
egundokoa baitzen (3); egundokoa da (8); egundokoa izan (10); egundokoa izan behar (3); egundokoa izan zen (5); egundokoa zen (12); egundokoak esaten (3); eta egundokoak (4)