Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Berorrek esaten duena izango da, don Pedro; baina berorren semeak senarra hil ziolako kontuarekin atzo hona etorri zen emakumeak, egundalako nahigabea zeukan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.
Etxe zahar hartan ohol bakoitzak kirrinka egiten zuen, ate bakoitzak egundalako zarata. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.
Horra non ikusten dudan behean, Matzakuko horretan, gure bou txikiak egundalako suan ari direla Cervera kanoiariarekin eta España korazatuarekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Bazetorrela Ulises, lehoi baten antzera, errudun guztiak zigortzera, itsasoan egundalahako nekeak nozitu eta gero. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.