Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egunbete (orobat egun bete) iz egun bat osoa.

Preso eraman arte badut beta itxaroteko, eta hori egunbete izango ahal da oraindik!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.

Belarri barnean txistu egiten zidaten oraino egunbete lehenago nire andreak ate horretaz haraindi erran itsuskeria guztiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Ekialdean abiaturik beti sortalderantz joz gero munduaren itzulia egiten dela frogatzeaz gainera, bidean egunbete aurreratzen dela konturatu zen Pigaffeta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.

Nazionalista bat atxilotzen dutelarik Korsikan, ohiko jokabidea da Bastiako edo Aiacciuko polizia etxeetan egunbete igaro ondoren Parisera eramatea.  Berria - Mundua   2004-02-26

Oloruen egun bete egin genuen, pausan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Horri, gutienez ere, bertze egun bete gehitu behar zaio, zendu zenetik uretara bota zuten arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Anartean, Adnan al Zorfi Najafeko gobernadoreak egunbeteko ultimatuma eman zien gerrillari xiitei hiritik alde egiteko.  Berria - Mundua   2004-08-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus