Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguerdiro bazkaltzen dut berarekin, ez ahaztu, zu bulegoan zauden bitartean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
Alferrik bada ere, eguerdiro egiten dut geriatrikotik geltokirainoko bidea, kalean inor ikusten dudan edo trenik gelditzen den jakiteko, ez baitut norbaiti Egun Handikoa kontatzeko esperantza galdu nahi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 297. orr.
Eskola ttikian genbiltzala, eliz ondoko askara ekartzen zituzten ura edanaraztera eguerdiro, eta gu, mutiko gizonahi haiek, mandoei begira egoten ginen liluraz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.
Neure buruaren gainean eguzkia sentitzen nuela uneoro, baita metro barruan ere, baita udaberri hartako lohian ere, baita eguerdiro nire ogitartekoa jatera joaten nintzen plaza hautsez betean egoten nintzenean ere.-Ageriko itzala, aldearekiko zut, ez du piramideak eguerdiro egiten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.