Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eguberrikari (orobat eguberri-kari g.er.) adlag ipar eguberrian.

Eguberrikari eskola publikoak muntatzen du merkatu bat bi egunez.  Herria   2004-12-02

Aspaldidanik Eguberrikari, Ezkia ikastolako haurrek ikusgarri pollit baten eskaintzea ohi dute.  Herria   2003-12-25

Bestalde Eguberrikari, usaian bezala, eskola girixtinoko burrasoek egunari doazkion goxagailuak eskainiko dituzte Eliza bortetan.  Herria   2002-12-19

Behar da erran ere eguberrikari jendeek badutela etxetan bertze gastu asko eginik famila gehienetan.  Herria   2004-12-23

Urtean bizpahiru aldiz, eguberrikari ala bazkoz egiten ziren bazkarietan baizik ez zuten elgar ikusten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 39. orr.

Eguberrikari Xetreteko Louis Mendiboure kalonjeak utzi du mundu hau 91 urtetan eta jende oste haundi batek lagundu dugu ehorzketako mezan Baionako katedralean.  Herria   2001-01-11

Urte hartan eguberri-kari elur egin zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspaldidanik eguberrikari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus