Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eguazten iz asteazkena.
Eguaztenetan Mazarredora joango dira, eguenetan Ledesmara eta barikuetan Pozasera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.
Eguaztena arte ez zuen Mentxuk Pedriñoren berririk izan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 43. orr.
Asteazkenari, egun handienak datozeneko bezperari, eguazten zurixe deitzen zioten Dima eta Zeberio aldean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
Bada, asteazkena zen, ontzian esaten zuten modua,edo eguaztena, sorterriko moldean,eta egun horri zegokion santu-berba Santiago zen, erromantzez esana. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.
Eguaztenetan beharrezkoa zinateke hemen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.