Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahalegin etsigarri haien guztien ondotik, eguarte batez joan zen Lauaxeta, 1997ko iraileko bigarren astean, Andoaina, Egunkaria-ko erredakzio nagusira, nahiko goiz, hamarrak irian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.
Leihotik zehar sartutako eguzki printzek esnatu ninduten eguartean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 132. orr.
Gaur Miramongo eguarteetan flauta eta harpa kontzertua. Berria - Kultura 2004-02-28
Bilera itxiak egingo dira eguarteetan eta irekiak arratsaldeetan. Berria - Kultura 2004-03-26
Atzo eguartean gaizki sentitu eta koman sartu zen, eta arratsaldean hil zen. Berria - Kultura 2004-01-10
Afizioz eta ofizioz taberna izaki, goizeko kopak eta goiz parteko gosariak atera ondoren, eguartean ehun plater-edalontzi atondu eta hogei minutuko tximista-bazkariak ematen dituztenak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
Lehena herenegun egin zuen, eta beste biak, Politika Obaban bezala, atzo eguartean. Berria - Harian 2005-08-25
Igande eguarte honetako eguzki-begi biribilegiak baino hagitzez gehiago lezake zure hitzen argi eder horrek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.
Txirrindulariek botatako poltsatxoak jaso eta haietan zegoenarekin pasatu dugu eguartea. Berria - Kirola 2006-04-07