Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
egozte iz botatzea; kanporatzea.
-Anaia txikiaren inozentzia indartu du gero, azken puntuko erru-egozte hori hitzez hitz hartzeko arriskua baitzegoen, bestela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.
Beti pentsatu dut horrelako egozte judizialak kontuz egin behar direla, are gehiago egoztearen inguruan sortzen den publizitateak duen eragin iraingarria kontuan hartuta. Berria - Euskal Herria 2004-12-29