Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
egozpen 1 iz egozketa.
Gure egozpena izaera enpirikoari soilik lotzen zaio. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.
Beaumanoirrek dio ezen, epaiketa faltsua argudiatzen zuenak gizonetako bat egozpen pertsonalen bidez erasotzen bazuen, borroka izaten zela; baina epaiketa bera besterik erasotzen ez bazuen, apelazioa jasotako pareak bazeukala aukera egitea: auzia borroka bidez edo zuzenbidez garbitzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.
2 kanporatzea.
Egañak uste du Mario Salegi idazlearekin (Donostia, 1918-New York, 2005) eta haren artxiboekin aspaldidanik izan dituen eta dituen harremanak izan direla atxiloketaren eta egozpenaren motiboa. Berria - Kultura 2006-03-29