Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egozketa 1 iz kanporatzea.

Fetuaren egozketa Gymiso [pilula] hartu eta handik hiru egunera gerta daiteke gehienez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Errege Katolikoen juduen egozketaren justifikazio ohikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Etxea ordaindu ezin duten pertsonek beren «fede ona» frogatu beharko dute egozketa ekiditeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministro ohiak bultzatutako legeak, egoera irregularrean bizi diren etorkinen egozketak bikoiztea zuen xede.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Etorkinen haurren egozketak bertan behera uzteko eskatu zioten atzo Frantziari Baionako Suprefeturaren aitzinean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Herriaren sostengua jasoko du bertan eta ikusiko dugu orduan ea administrazioak egozketa indarrez ezartzen duen edo ez», gaineratu du abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Atxiloketa kopurua emendatu bada ere, administrazioak ezin ditu egozketak bikoiztu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

2 (hitz elkartuetan)

Lege mailan egozketa neurriak indargabetuko ditu eta APL laguntzen bidez beteko da ordaindu beharrekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Frantziako Sarkozy eta Perben legeen ondorioz legedia gogortu eta egozketa kopurua bikoizteko erabakia hartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta egozketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus