Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsonaia egozentriko eta handiustea, esperimentazioa gustukoa duen Unibertsitateko irakaslea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
Ziztrina da, berekoia, harroa, egozentrikoa; gaizki ohitua dago; tiranoa da. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.
Sortzaileak egozentrikoak dira baina kreatzen dutena energia alor bat da, besteengana zuzenki doana. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.
Uste egozentriko horretatik urruntzeko erarik onena kontrako ustea hartzea zela ematen zuen, hots, edozein gizarte-motaren ordezkari guztiak elkarren parean daudela filosofikoki. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.
Askoz gogoeta xumeago bat etorri zait burura; xumea baina era berean egozentrikoa; orri hauek baitabilzkit uneoro jira eta bira, halaxe galdetu diot neure buruari: baina, norentzat ari naiz idazten? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.
Konbentzio hau ilusio egozentriko distortsionatzaile baten kimua iruditzen zitzaion, Mendebaldeko Zibilizazioaren seme-alabak horretan erori zirelarik gainerako zibilizazio eta gizarte primitibo ezagun guztietako seme-alabak bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.
Jarrera pragmatiko-egozentriko ibiltaria zen harena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.