Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egoskortu zen orduan Voynich jauna, eta esan zuen diru gutxiagoan ez ziola inori salduko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.
-Ez dut ulertzen zergatik egoskortzen zaren zure jarreran. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.
Zergatik egoskortzen gara hainbat errealitate fikzio balira bezala hartzen? Berria - Euskal Herria 2004-08-08
Bada, gure Herbert zeharo egoskortu zen, baietz, egon behar zuela han nonbait jeepen bat ganoraz bilatuz gero, oilo-herrixka hartan, alajaina, txabolaren baten atzean edo, kalabaza, banana eta arto-basarte hartan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.
Are gehiago, 1809. urtetik cherokee hizkuntza idazteko era asmatu nahiz egoskortuta zebilen Sequoyah. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 196. orr.
Ez zaik egoskortzea komeni. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.
Kontu hura argi utzi behar zuela egoskortu zen, eta lehengo lepotik jarraitu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.
Ez ote zegoen unaturik galdetu eta, haserreturik, ea tabernaz taberna ez ote nintzen nekatzen egoskortzen zitzaidan bera. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.
-Zergatik joango naiz, gaixo ez banago? -erantzun zion aitak, berean egoskortuta. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.