Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere iritziengatik, bere jarreragatik, bere erabakiagatik, bere egoskortasunagatik... mila eta bi arrazoi leuzkake Garzonek Ugalde preso eramateko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 100. orr.
Gero, hisiak bultzatuta, kuskuan gordetako tximeleta ahularen egoskortasunarekin, barnean eta ezkutuan zeukan edertasun guztia koloreztatzen joan zen hurrengo urteetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Bedeinkatua izan bedi landareen egoskortasuna. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.
Iruditzen zaizu zeu sartzen zarela paisajearen intimitatean, paisaje horrek behin eta berriro urrutiratzeko duen egoskortasuna gaindituz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.
Haienganaino jaitsiko zarete eta ez da erraza izango haitzean behera egitea, amildegia sarritan bertikala izango delako itsasoraino, han behean olatuek arrokei harrokeriaz eta egoskortasunez erasotzen dieten artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.
Zaharren ezaugarrri diren soraiotasun eta indar horrek, edozein helbururantz zuzendutako egoskortasun ulertezin horrek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.
Sarri, norbaitek bere esakuneak egoskortasun seguru eta bihurtezinarekin esaten ditu, itxuraz errakuntzaren ardura oro baztertuz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.