Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egoskorkeria 1 iz tema, seta.

Bai, susmoa ere baneukan eta esperientzia luzearen ostean zinez baieztatzera ausartuko nintzateke, arriskua bera, seta hura, egoskorkeria ez esatearren, ekintzaren zati zela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 219. orr.

Ezin ihes egin neskaren setari, nobia formalarena egiteko egoskorkeria hari.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Zertara zetorrek ez hitz egiteko egoskorkeria hori?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 151. orr.

Azken batean, bere egoskorkeria eta ausarkeriagatik dago enpresa dagoen bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Ez zion tankerarik hartzen haren egoskorkeriari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Erresuma Batuaren egoskorkeriari egotzi zion porrotaren erantzukizuna.  Berria - Harian   2005-06-19

Segi zezala hark bere egoskorkerian tematuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Besteak, bitartean, astapotro ez nolanahikoak, beren egoskorkerian tinkoagotuak, doi-doi kezkatzen hasiak zirela heziketa eta modu onen tirriarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Bizitza arruntean gogor eta egoskorkeriaz aritu direnei ez diegu eskaintzen eskaini behar geniekeen esker ona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.

Baina zer besterik egin nezakeen zure egoskorkeriaren aurrean?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 239. orr.

Gizon honen egoskorkeriak, bere familiaren etxea harrika defendatzera bultzatu zuen.  Berria - Mundua   2004-02-11

Noranahi abiatu, zekenkeria jazartzen zaio gizaki honi, lizunkeriak suntsitzen du, handikeriak txunditzen du, harropuzkeriak haizez puzten du, inbidiak torturatzen du, utzikeriak lozorrotzen du, egoskorkeriak zirikatzen du, laidoak sumintzen du eta, azkenik, libidoaren nagusitzak berekin dakartzan beste hainbat gaitz sufritzen ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Hormetako kartelak mudatu egiten dira oinarrizko koloreak baino nabarmentzen ez direla -koatrikromiaren erruz dela diote adituek, nik uste dut koloreen egoskorkeria baino ez dela-.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egoskorkeria amorragarriaz tematu nintzen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

Bazuen, bere birjina itxura ameslari haren azpian, halako egoskorkeria mutu bat, bere buruaren jabe izateko gogo bat, aparte bizitzera bultzatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.

Beren biziari eutsi eta aurrera egiteko kemena egoskorkeria hutsez lortu omen zuten, ez beste, egoskorkeria hutsez...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Kopetan noizbehinka agertzen zitzaizkion bekozko-zimurrek bakarrik salatzen zuten neskatoaren barreneko egoskorkeria eta kasketarako joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hantxe zegoen Ramsay andrea, Lilyren farrea zerk eragin zuen igarri gabe, artean kontrolatzen, baina ordurako egoskorkeria zantzu guztiak deseginda, eta horren ordez argitasun bat zegoen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.

Txalupak aurrera egin ahala, aitaren haserrea iparrorratzaren muturrei buruz, Jamesen egoskorkeria paktuari buruz, eta bere ezinegona ere, denak joan zirela irristan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 185. orr.

Dudarik gabe egoskorkeria mota landuena, ezagutzen nituenetan eraginkorrena eta, batez ere, niretzat probetxagarriena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Gora begiratu eta hantxe zegoen Ramsay andrea, Lilyren farrea zerk eragin zuen igarri gabe, artean kontrolatzen, baina ordurako egoskorkeria zantzu guztiak deseginda.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus