Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nekez ulertuko zuen ama bezalako emakume euskaldun tradizional egoskor batek antzeko erabakirik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.
Beti izan naiz pertsona saiatua, egoskorra, ausarta. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.
Inoiz etxeratzeko asmorik ez duten edanzale egoskorren moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.
Heroi egoskorren xarma. Berria - Harian 2005-03-24
Pio Baroja ia beti korrontearen aurka ibili zen «intelektual indibidualista, egoskor, aldakor eta askotan dezepzionagarria» izan zen, baina idazle emankor, iradokatzaile eta handia ere bai. Berria - Kultura 2006-05-10
Alferrik zela ikusita, bi mutikoentzat eskatu zuten gero, eta, Klemente egoskorrak hori ere emango ez zuela garbi zirudienez, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 40. orr.
Batzu-batzuk, egoskorrenek, haserretuenek, ez zieten kasurik egin matxinatuen mehatxuei. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Haiek zartadak mando egoskorrei! Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 158. orr.
Herri egoskor hori zuzentzea izango da, hain zuzen, Moisesen lana. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 144. orr.
Zapalduriko herrialde egoskor batean gertatzen da ekintza. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.
Uste du egoskor hutsa zarela eta hura adibide ezin hobea da. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 68. orr.
Jaitsi zaitez hortik esango zion, helduek umeei errieta egiteko duten ohitura egoskor horrekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Haren izaera temati eta egoskorrari leporatzen zioten gehiago hitz egin nahi eza, hitz egiten jakin ezari edota hitz egiteko ezintasunari berari baino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.
Arreta egoskor batez aritu nintzen hura hausnartzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.
Gauhararen aita ergel hutsa da, eta egoskorra, eta ezezkoa emanez gero, akabo gure asmoa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.
Batzuetan egoskor eta burugogorra da, baina apetatsu eta zalantzatia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.
Han jarraituko du zure herriak bere erresistentzia egoskorra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.
Gaurko gazteak horrelakoxeak gara, errebeldeak eta egoskorrak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.
Halako batean bazirudik erabaki horiek ez ditugula guk hartzen, bizitza esaten zaion gauza horrek baino, halabeharra oso egoskorra izaten duk-eta. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.
Ez ba, egoskor horrek, kontu hura guztia asmatu behar. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.
Berak, ordea, isiltasun egoskor eta erabatekoa hautatu zuen, eta ez zioten txintik ere atera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.
Baina badut nik egoskorretik ataltxo bat eta... moda guztien aurka... hor noa! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 12. orr.
Amor eman gabe, egoskor, bakoitzak geureari eusten genion. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 79. orr.
Arratsaldean primeran portatu da puzzleekin-eta jolasten, baina oheratzeko orduan egoskor jarri da, eta ipurdiko pare bat eman behar izan diot. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 52. orr.
Sobrino egoskor jarri zen, eta ez zion puntu hori argitu kronopoliziari, ezta agenteek hipnosia erabili zutenean ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 167. orr.
Gero eta makurrago zebilen arren, egoskor jarraitzen zuen sorbaldei atzera egiteko ahaleginean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.
Gutuna idatzi eta handik lau egunera hil zen osaba, martxoaren 25ean -jarraitu zuen Teresak egoskor-. "Iruainen ez naiz bakarrik egongo", ekin nion egoskor. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.
Berak hain egoskor bilatu duen gure arteko buruz buruko hau espetxeari zor diogula adierazteko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 141. orr.
Baina zure bihotzak legeei entzungor / eginez segituko du beti egoskor. algaretean ibili ginen une batez, egoskor Engels bere ariketan eta ni ahalegin hura iraindu nahi ezik mutu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 66. orr.
Errealitatea, hala ere, egoskor nagusitzen da. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Hala ere, egoskorretan egoskor, izugarrizko merkatua ikusten diogu guk ogia sarearen bitartez banatze horri eta aurrera egitea erabaki dugu, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 62. orr.
Disekatua zegoela ematen zuen, lokomotoraren faroak itsutua nonbait, geldi eta egoskor. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Ez nuen ezagutzen zure burubidearen egoskorra; zure maitasunaren sakona deituko zenioke zuk. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.
baina egoskorra (4); baino egoskorragoa (4); egoskor ari (3); egoskor bilatu (4); egoskor bilatu duen (3); egoskor eta (5); egoskor jarri (4); egoskor saiatu (4); egoskorra da (8); egoskorra dela (3); egoskorra zela (3); egoskorra zen (5); eta egoskor (4); eta egoskorra (5); oso egoskorra (8)