Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai, basamortuan egonlekua aurkituko banu, neure herria utzi eta harengandik urruti bizitzeko! Elizen arteko biblia Jr 9,1
Mundu berri honetan, etxe edo bizileku teknoglobal honetan bizitzeko, izakien egonleku berri eta aldakor honetan, gure habitata bilatu behar dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Lugdunum erromatar goarnizio bakarraren egonleku zen Erromaren beraren eta Rhinen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.
Etxerako bidean, kaioen egonleku zen badia txiki estu batean pausatu zituzten begiak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.
Borno eskualdeko mugagune hau Charles Taylorren egonleku zen Calabar hiritik mila bat kilometro iparraldean dago. Berria - Mundua 2006-03-30
Leku hauetan guztietan herriari aurkezten zitzaizkion, penitentzia hots egiten zuten eta jarraian etorriko ziren anaiei egonlekua prestatzen zieten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1127. orr.
Sasoiko langileen eta euren familien egonlekuen bizi baldintzak «duinak» izatea bilatzen du planak. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Joanen naiz, itzuliko naiz neure egonlekura. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 71. orr.
Ez daukate beste etorkirik ez egonlekurik gure kontzientzia hauskor, erlatibo hauxe baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.
Amsterdamerakoak, aldiz, itsasgizon egin ninduen, eta bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxetzat eta egonlekutzat hartzerat ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
Taberna bat gauza asko baita: helmuga, egonleku, aspertoki edo pasabide. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.
Egonleku egokia prestatzen dio, horman ipini eta burdinazko euskarriz finkatzen du. Elizen arteko biblia Jkd 13,15
1937an haurrentzako egonlekua antolatu zuen han Eusko Jaurlaritzak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Haran hori guztia, zinez gozagarria, amestu ere egin daitekeen egonlekurik atsegingarrienetako bat da. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.
Frantziskotar iturrietan, leku hitzak (locus) ez du inolako eraikin finkorik adierazten, fraideen lehen garaietako egonleku xume eta behin-behinekoak baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
egonleku zen (3); neure egonlekura (3)