Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
egonkortzaile izond/iz egonkortzen duena.
Balkanetako herrialdeetan EBk izan duen «rol egonkortzailea eta bakearen bermatzailea» eta monetaren batasunaren arrakasta nabarmendu zituen. Berria - Mundua 2006-01-28
Alferrikakoak liratekeen lodigarri, egonkortzaile, usain-emaile eta koloratzaile ugari gehitzen bide zaizkie janariei. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.
Polimero honek dakarren arazo larrienetako bat degradazio termikoa da, eta, horrexegatik, normalean, egonkortzaileekin nahasten da PVCa. Berria - Gaiak 2004-07-01
Idaho Falls-etik gertu (Estatu Batuak) gas erradioaktiboak ihes egin zuen erreaktore militar bateko egonkortzaileak nahi gabe kentzean. Berria - Gaiak 2004-08-10
ik egonkorgailu.