Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egonkortu, egonkor(tu), egonkortzen 1 da/du ad egonkor bihurtu.

Gero egoera egonkortu zen, esan dezagun.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 108. orr.

«pobrezia egoera egonkortu» egingo dela salatu du Elkartzen-ek.  Berria - Harian   2005-12-30

Gerra frontea egonkortu zenean areagotu egin ziren kanporaketok Urola eta Deba bailaretan, Ondarroan...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Ezker alternatiboaren espazioa egonkortu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Industriaren hobekuntza egonkortu izanak bideratu du hazkuntza, Prentsaren eta telebistaren kontsumoa egonkortu edo jaitsi egin da toki askotan.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Uraren kalitatea egonkortu edo zertxobait hobetu egin da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Gainera, enplegua egonkortzea eta mugagabeko kontratazioa indartzea ahalbidetuko ditu.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

Porlan horren bidez errautsak egonkortu eta solidotu egiten dira isuri aurretik.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Epe laburrera sumatzen diren gorabeherek, epe luzera, egonkortzeko joera izango dutela esan nahi du egonkortasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Iaz urratu bideak egonkortzea da asmoa.  Berria - Harian   2005-04-07

Orobat laguntzen dute giltzurrunek odolaren azidotasun maila egokia mantentzen eta odolaren presioa eta bolumena egonkortzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Lurrinketa kontrolatuaren bidez, gorputzaren barne-tenperatura egonkortzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Hori izan da lorpenetako bat: aldizkaria egonkortzea.  Berria - Kultura   2006-01-12

Azterketaren egileek proposatzen zuten konponbidea "zero hazkundea" zen, hau da, biztanleriaren eta industri produkzioaren hazkundea egonkortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Alvaro de Sotok nabarmendu zuen beharrezkoa dela PANen finantzak egonkortzea, trantsizio une kritikoan izaki.  Berria - Mundua   2006-03-01

Tokugawa shogungoaren mendean posible izan zen Japoniako bizitza politiko eta ekonomikoa egonkortzea -denboraldi hartan egonkortua egon zen neurriraino-, hura bermatzen demografiazko oinarri egonkor bat egon zelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Lotina entrenatzaile zela (2000-2002), taldeari dezente kostatu zitzaion egonkortzea.  Berria - Kirola   2006-04-09

Gauza iragankorretan ahultzen bada, izaki iraunkorraren maitasunean egonkortuko da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 158. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kapitalismo egonkortua kontraesana da terminoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Emanaldi egonkortua.  Berria - Kultura   2004-07-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera egonkortu (4); egoera egonkortzeko (4); egonkortu dugu (3); egonkortu egin (13); egonkortu egin da (6); egonkortu egin dela (4); egonkortu egingo (5); egonkortu eta (7); egonkortu zen (3); egonkortuko da (3); egonkortuko dela (5); egonkortzen du (3); eta egonkortzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus