Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egonkor 1 izond bere hartan edo egoera jakin batean egoteko joera duena.

"Zeruan dagoena", hau da, betikoa eta egonkorra, inolako aldaketa motarik ez duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Emakume haien guztien helburua baitzen gizaseme egonkor bat izatea alboan, fakturak ordainduko zizkiena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

NBEko Segurtasun Kontseiluan Afrikak bi ordezkari egonkor izan ditzan bidezkoa dela iritzi dio erakundeak.  Berria - Harian   2005-07-06

Irakasle kontratatu egonkorren baldintzak zehazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Bikote egonkor eta monogamikoak osatzen ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

Espezie monogamo gutxi batzuk kenduta -otsoak eta azeriak, adibidez-, gehienek ez dute kide batekin lotura egonkorrik izaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Lan egonkor eta segurua.  Herria   2001-05-31

Laguntza egonkor eta jarraitua behar dugu, gure eginkizuna jarraitua eta epe luzerakoa baita.  Berria - Harian   2005-12-03

Adegik hazkuntza «apala eta egonkorra» iragarri du Gipuzkoan.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Badira unibertsoaren multzoan ere banakoaren mailako iraupena duten gorputz egonkorrak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Tokugawa shogungoaren mendean posible izan zen Japoniako bizitza politiko eta ekonomikoa egonkortzea [...] hura bermatzen demografiazko oinarri egonkor bat egon zelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Gurean eta Europa aldean normaltzat jotzen da antizikloi egonkorren bat kokatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Maniobraren amaieran, Ilargiaren inguruko orbita egonkorrera helduko da zunda.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Mahai egonkor bateko hiru hankak dira.  Berria - Harian   2005-04-18

Finantzazio egonkorra lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Prezioen maila orokorraren igoera egonkorra da inflazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Ondasun kolektiboak dira denei zabalduta dagoen mundu mailako merkatua, nazioarteko diru-erregimen egonkorra, segurtasun kolektiboko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Diru truke egonkorrei eustea eta nazioarteko dirua zabaltzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

Faxistek Gerra Kontseilu Egonkorra ezarri zuten Bilbon.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 191. orr.

Nola funtzionatzen du dantza konpainia egonkor batek Euskal Herrian?  Berria - Kultura   2006-03-10

Kontuan hartu behar dugu Aristoteles bere gisa dualista zela, hau da, Platonek ez bezala, ez zituela errealitate egonkorra (absolutua) eta errealitate higikorra (erlatiboa) bereizten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Arrazoizko argudioek, bestalde, argi erakusten dute, beraz, gizona eraginkorra dela, eta emakumea egonkorra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

Gizarte desberdintasunak murriztu izan diren aldien ondoren, hazkunde ekonomiko jarraitua eta egonkorra etorri dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.

Lau hankako animalia berez da egonkorra, zeren haren grabitate-zentroa, jarrera eta egoera normal guztietan, hankek lurra ukitzen duten puntuek zehazturiko laukizuzenaren barruan jausten baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Bere osasun egoera egonkorra da, eta litekeena da erietxetik laister irtetzea.  Berria - Kirola   2004-05-14

Ehiza ez da beti izaten segurua; biltzea, berriz, egonkorragoa eta seguruagoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 274. orr.

Zenbat eta sendoagoak izan oinarrian zituen gizarte konpromisoak, orduan eta egonkorragoa zen hazkunde hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

2 (adizlagunekin)

Egoera ekonomikoki egonkor batean, Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen munduekonomia kapitalista.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Behin osatua egonez gero, nahiko egonkorra izan ohi da oro har, eta bere hartan jarraitzeko joera izan ohi du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 178. orr.

Nik neuk bizimodu aski normal eta egonkorra daukat.  Berria - Kultura   2006-02-04

Batak bestearen hitza edo sentimenduak zalantzan jarrita ere, bada modua elkarren arteko bizitza eraikitzeko, nahiz eta lur oso egonkorrean ez izan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Bikotea pozik dago, nahiz eta egoera ez izan lar egonkorra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Udazkena egonkor samarra egokitu ohi zaigu askotan gure Euskal Herriko paraje hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.

Machu Picchuko lurzorua 2.500 metroko altueran dago ez zela batere egonkorra eta lur-jausiak egoteko arriskua handia zela ohartarazi zuten japoniarrek.  Berria - Gaiak   2004-01-03

· Oso gai egonkorrak eta suntsitzen zailak dira, eta biometaketaren bidez gizakiaren gorputzean pilatzeko joera dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 (adizlagun gisa)

Etzanda, eserita edo belauniko, egonkor dago gorputza, baina zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez, grabitate-zentroa oso goian geratzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Kubo bat lurrera botatzen denean, edozein alderen gainean geratzen dela ere, egonkor geratzen da, batere mugimendurik gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Aire-masak ez daudela batere egonkor ikusi ahalko dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Prezioak egonkor mantentzeko helburuari eusteko.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Orobat eskaintzen du odolak kontrol-mekanismo bikain bat gorputzaren tenperatura egonkor mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Mendebala ez dago inola ere krisian, egonkor eta sendo dago, beste "ostiral beltzik" ez zaigu burugaineratuko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

Asmoan tinko, bertutean egonkor, grazian iraunkor eta beti aldarte bereko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Edozelan ere, ez zen gauza denbora-zuloak eratu eta luzaroan egonkor eusteko.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

4 ez-egonkor egonkorra ez dena.

Ezinezkoa baitzen puntu ez-egonkor baten gainean deus ere jaso nahi izaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

Izuturik begiratu nien izaki ez-egonkor haiei, ordu baten, minutu baten buruan agian, behera eroriko zirenei.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 136. orr.

Gas urdina eta ez-egonkorra da, ona atmosferako goi geruzetan eta txarra behekoetan.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Definitzen duen antolamendua ez-egonkorra da, hain zuzen aginduzko lege bat ez delako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus