Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egongela besaulki bi eta sofa bat zen eta milaka tapete eta piano bat eta egur iluna eta erloju bat, barrokoa, eta hiru leiho eta zenbait koadro eta figura ugari, kristalezkoak asko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 31. orr.
Sala luze-zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak, eta bertze bat tipiagoa, egongelatzat eta bisitagelatzat ere har zitekeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.
Liburuen lerro txukunak, egongela langela bihurtzen zuen idazmahai apaina, zutikako erloju distiratsua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.
Naturari eta ekologiari buruzko aldizkariak pilatzen dira beaumontarren bulegoko egongelan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.
Sukaldea, komuna, gelak eta egongela ditu. Berria - Kultura 2004-03-26
Hiru aldaketa ekartzen dituzte lan horien bidez: ezenatokia ordokitzen eta luzatzen dute hamalau metro arte, jarleku gunea zutago emaiten dute, artisten egongelak osoki berritzen dituzte. Herria 2005-08-04
Egoitzaren egongelako pop estiloko sofa gorrian eserita. Berria - Gaiak 2006-02-12
Egongela apaindura gutxiko giro erakargarri batekin zeukan atondurik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.
Oihal ilunezko sofa astunez jantzitako egongela bat zeharkatu eta korridore luze batean sartu ginen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.
Egongela beheko solairuan eta etxeko atariaren ondoan zegoenez [...]. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.
Egongelan bezala, beheko sua piztuta zegoen jangelan ere. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 54. orr.
Bizkitartean egongelan jesarri zen nobela erosi berriari ekiteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.
Ni egongelan nengoen, egunkaria irakurriz, kafea hartzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.
Aita eta anaia egongelan ETB-Kirolak ikusten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.
Arratsean, Dudleyk harro desfilatu zuen egongelan uniforme berriarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Egongelan jan zuten denek sukaldean elkarrekin prestaturiko bazkaria. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 102. orr.
Arkupe-bide errezelaz estalitako batek bakarrik isolatzen zuen logelako intimitatea egongelan zeudenengandik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.
Ternik, Paolak eta Mariok egongelako sofan izaten zituzten solasaldietan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 72. orr.
Logelara joan eta, aitak bere azken bidaiari lotu aurretik utzitako diskoak hartuta, egongelako gramofonoan ipini nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.
Egongelako paretako erlojuaren orratzak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 99. orr.
Egongelako txoko batean zegoen mahai txikiago batean gosaltzea erabaki zuten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 96. orr.
Egur pila handiegia zegoen egongelako tximiniaren ondoan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 128. orr.
Carlosek, hasieran, katabuta egongelako mahai luzearen gainean atontzea pentsatu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.
Gero eta urduriago ari zen jartzen, eta oso gogor zigortzen zuen gauetan egongelako isiltasuna urratzen zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.
Etxean, egongelako epeltasunean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 72. orr.
Dionisosek hainbeste maite zuen katiluarekin hurbildu zen egongelara kafea hartzera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.
-Tira, itzul zaitez dagokizun egongelara! -esan zion zakar Filchek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 127. orr.
Orduan auto baten argi horia sartu zen leihotik egongelara. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 51. orr.
Egongela txiki bateraino eraman zuen neskameak Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.
Ematen zuen Gryffindorreko etxe osoa artean esna zegoela eta denak beraiek noiz iritsiko zain zeudela egongela biribilean bilduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.
Lurreko sua eta liburuak zeuden egongela eskerga. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Afalostean, Gryffindorrekoen egongela jendetsura joan ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.
Bere etxeko egongela erosoak hego aldera ematen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.
Ernest Weldonen emaztea harat-honat zebilen egongela txukun ordenatuan, emakumezkoen ukitutxo horietako batzuk emanez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Ni berriz Mary Ann, Joseba, Helen, Carol, Donald eta Book Clubeko beste adiskide batzuekin bildu naiz etxeko egongelan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.
Egongela aretoko sofa satinezkoan etzanda aurkitu ohi zuten, eskuei harat-honat eraginez, Zur eta lur, isilik geratu ziren guztiak, bai egongela barrukoak eta bai kanpokoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
· Sudurra atzaparkatua, belarria urratua, masaila ubeldua, galtzak apurtuak, horra Max jangela-egongelako atea bultzatzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Une hartan, sukalde-egongelatik merodeatzen zebilen bederatzi urteko umea eseri zen Matiasen aurrean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 30. orr.
baina egongelako (3); bere etxeko egongela (3); egongela bat (7); egongela batean (5); egongela edo (3); egongela eta (8); egongela handi (3); egongela hartan (8); egongela osoa (3); egongela zabal (4); egongela zeharkatu (5); egongela zeharkatu eta (4); egongelako argia (6); egongelako ate (5); egongelako atea (8); egongelako atearen (3); egongelako bazter (4); egongelako bazter batean (4); egongelako bere (3); egongelako besaulki (3); egongelako besaulkian (5); egongelako leiho (5); egongelako leihoa (3); egongelako leihotik (4); egongelako mahai (8); egongelako mahai gainean (4); egongelako sofa (4); egongelako sofan (21); egongelako sofan eseri (7); egongelako txoko (4); eta egongela (18); eta egongelako (15); eta egongelako sofan (6); etxeko egongela (7); etxeko egongelako (3); gryffindorrekoen egongela (3); gure egongela (3); jangela egongelako (4); zegoen egongelako (3); zen egongela (4); zuen egongela (7)
biok egongelan (3); da egongelan (3); egongelan aurkitu (3); egongelan barrena (3); egongelan eseri (3); egongelan eserita (6); egongelan eta (7); egongelan geunden (3); egongelan hizketan (4); egongelan jarri (4); egongelan sartu (16); egongelan sartu nintzen (3); egongelan sartzen (3); egongelan zegoen (6); egongelan zeuden (8); eta biok egongelan (3); eta egongelan (13); etxeko egongelan (20); gryffindorreko egongelan (10); gure egongelan (3); jangela egongelan (10); orain egongelan (4); sartu zen egongelan (3); zen egongelan (9); zituen egongelan (4); zuen egongelan (6)
egongelara abiatu (3); egongelara eraman (15); egongelara eraman zituen (4); egongelara eraman zuen (5); egongelara eta (4); egongelara itzuli (20); egongelara itzuli nintzen (4); egongelara itzuli zen (3); egongelara itzuli ziren (3); egongelara jaitsi (3); egongelara joan (22); egongelara joan eta (5); egongelara joan nintzen (3); egongelara joan zen (10); egongelara joateko (3); egongelara sartu (18); egongelara sartu eta (8); egongelara sartzeko (3); egongelara zuzendu (3); egongelarantz egin (3); egongelarantz egin zuen (3); egongelaren beste (4); egongelaren erdian (5); egongelatik alde (3); egongelatik atera (3); egongelatik irten (4); egongelatik irten eta (3); eta egongelara (24); eta egongelara itzuli (6); eta egongelatik (4); gryffindorreko egongelara (4); nintzen egongelara (3); zen egongelara (8); zen egongelatik (5)