Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egongaiztasun 1 iz egongaitza denaren nolakotasuna.

Erresuma Batuko Psikologia Elkarteko kidearen arabera, familien egongaiztasunak eragina du fenomenoan.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Finantza-sistemen desarautzea eta egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Trukeen eta tituluen merkatuen egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Lehenengo kasuak truke-tasen egongaiztasuna ekarriko du nahitaez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Azpikontratazioen baldintzak eta egongaiztasuna gutxitzeko neurriak.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Prezioen egongaiztasuna, bestalde, eskaintzaren epe laburreko elastikotasun ezak ere indartzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Gobernuak eta oposizioak egongaiztasuna bultzatzea leporatzen diote elkarri.  Berria - Mundua   2004-04-11

Banku-sistemen egongaiztasunak berriz ere piztu zuen finantza- sistemek pairatzen dituzten arriskuei eta haiei aurrea hartzeko moduei buruzko eztabaida.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Horrek areagotu egingo du lehendik ere zalantzazkoa den bake prozesuaren egongaiztasuna.  Berria - Harian   2006-01-06

Egongaiztasunezko lehen osagai bat asiar eremu honetako konkurrentziaren baldintzen distortsioari dagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Krisiek berehalako eragina izaten dute, eta egongaiztasun handia sortzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Meatzaritzari dagokionez, ez da inbertsiorik egiten egongaiztasun politiko handia duten herrialdeetan, Afrikan bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Gobernuaren politikak eragiten duen egongaiztasun instituzionalari aurre egitea.  Berria - Mundua   2004-01-30

Zabalkunde horrek eskuraturiko abantailen egongaiztasun etengabea ekarri ohi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Gazteek baliabide gutxiago eta egongaiztasun ekonomiko handiagoa dutela aitortu du kutxak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Egongaiztasun domestikoa genetikoki transmitituko balitz bezala.  Berria - Kultura   2006-01-10

Diru-egongaiztasun kronikoa sortzen da finantza-globalizazioak munduko hazkundeari ekarri dion dinamismoaren ordainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Munduko ekonomiaren egiturazko egongaiztasunera igaro gara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Truke-tasa malguen erregimenaren berezko egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Handiagoak dira, beraz, geruza erortzera bultzatzen duten indarrak, bere horretan mantentzen dutenak baino, eta horren ondorioz, egongaiztasuna ikaragarria da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

40 urteren buruan egongaiztasun maila berean egongo gara.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Nazioarteko finantza-sistemaren egongaiztasun-arriskuaren aurrea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Mazela honek baditu egongaiztasun zantzu nabariak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 168. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kateatze horiek [...] finantza-merkatuei eragindako hustearen ondorio egongaiztasun-eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Desarautze-politikak, bere aldetik, komunikazioen iraultzarekin batera, finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du [...] eta baita prozesu hark nahitaez behar zuen ordaina ere, hots, diru-egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Atzo bezala, Batzman eta Antxon superheroiak kalera aterako dira ere lan egongaiztasuna salatzera.  Berria - Ekonomia   2004-10-24

Korsikak pairatzen dituen hainbat gaitzek langabezia, gizarte egongaiztasuna, erbesteratu beharra hazi egiten dute horrelako egitateak gertatzea?  Berria - Mundua   2004-12-18

Finantzaketa zuzenaren mekanismoak garapen-bideko zenbait herrialdetara zabaltze hori [...] finantza-egongaiztasuna gero eta handiagoa delarik gertatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

behar estatubatuar ekonomiak munduko finantza-merkatuei eragindako hustearen ondorio egongaiztasun-eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru egongaiztasuna (4); egongaiztasun handia (3); eta egongaiztasun (3); eta egongaiztasuna (3); ondorio egongaiztasun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus