Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume lanpetuen esku egongaitzak: lehorrak, beroak, lakarrak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.
Material egongaitza. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 173. orr.
Berniz bat sustantzia egongaitza da definizioz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Aurreko autoan, balaztatzeko unean atzaldea oso egongaitza zen. Berria - Kirola 2004-07-04
Bigarren horma hartzen duten ezpondak egongaitzak eta iragazkorrak dira. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 175. orr.
Urtegiko ezker magala egongaitza dela azpimarratu du behin baino gehiagotan Casasek. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Geruza horiek oso egongaitzak dira, eta bata bestearen gainean erortzeko arrisku handia dago, magalaren maldak eta geruzen planoek alde berera egiten dutelako. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.
Cumbre Vieja sumendia nahiko egongaitza da, eta eroriko balitz, milioika arroka tona jaurtiko lituzke. Berria - Mundua 2004-12-31
Ia berrogeita hamar urteren buruan, haren espiritu egongaitzak oraindik gure etxea bisitatuko balu bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Afganistanen talibanen agintea bukatu eta bi urte baino gehiagora [...] herrialdeak egoera egongaitzean segitzen du. Berria - Mundua 2004-04-02
Berez bultzatzen zuten horretara bere izaera egongaitzak eta bizitasun urduriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.
Doktrina hori sasoi zail eta egongaitzetan nagusitzen da, eboluzionismoa, berriz, oparoaldietan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.
Hierarkia, antolamendu eta osagarritasunezko printzipioetan oinarrituriko nazioarteko sistema ekonomikoaren oreka egongaitzetik, beraz, munduko ekonomiaren egiturazko egongaiztasunera igaro gara. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.
Munduko eremu egongaitzetatik inportatzen den petrolioaren menpekoa da Amerika. Berria - Mundua 2006-02-02
Enplegu egongaitzak oso lotura estua du lan istripuekin. Berria - Ekonomia 2004-04-27
Lehen Lan Kontratua atzera bota izanak ez du esan nahi gazteentzako kontratu egongaitz guztiei agur esan zaienik. Berria - Harian 2006-04-11
Europan egongaitza den estatu bat izatea komeni zaie: Europa egonkorra den heinean, indartsuagoa izan daiteke, eta indartsuagoa den heinean, Ameriketako Estatu Batuen hegemonia zalantzan jar dezake. Berria - Mundua 2004-03-28
-Zu bai egongaitza, Martin -esan zuen Brionesek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
egoera egongaitzak (4); egongaitza dela (5); egongaitzak eta (3)