Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egonezina handitu egin zen entzuleen baitan, hanpatu eta barreiatu, ez baitzeuden ohiturik benazko musika entzutera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.
Gure egonezina erakusten zuen isilune jasangaitza apurtzearren. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 268. orr.
Elurrak estaltzen zigun ikusmena, elurrak ahultzen kemena, elurrak ekartzen guregana hildakoen egonezina, hildakoen ezina, hildakoen isiltasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.
Emakumeek bazakitek nola iratzarri gizonon egonezina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 23. orr.
Pasadizoa eta xehetasunak ahoz aho zabaldu ziren, eta auzokideengan harridura eta egonezina eragin zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.
Hermannengan biltzen ziren nire beldur eta egonezin guztiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 150. orr.
Niretzat ez da lasaitasunik, ez patxadarik; atsedenik ez, egonezina baizik. Elizen arteko biblia Jb 3,26
Pianoaren aurrean arintzen nuen egonezina. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.
Egunero bizi zituzten egonezin eta larrimin isilak, ezin zutelako jakin nolakoa izango zuten etorkizuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
Egonezinak eta nahigabeak hartua sentitu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Tecal 40 enpresako lan batzordeak «egonezina eta harridura» azaldu zuen atzo prentsa ohar baten bidez. Berria - Ekonomia 2004-09-29
Berehala kezka eta egonezina nagusitu dira gure artean. Berria - Kultura 2004-08-11
Egonezina zerak sortzen zidan, gure bidoien binbilikak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Asko kostatu zait egonezinari eustea, baina ez diot barrengo haserrea hustu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Hantxe sentitzen omen zen libreen, paisaiak baretzen omen zion itzulerak sortutako egonezina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Badirudi ez dutela oraindik aurkitu denboraldiko lehenengo bildumaren aurkezpenak sortzen dien egonezina gainditzeko modurik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Ximunen beste alde batek gogoetatu nau: erran dit boteredunen asmoa militanteen egonezina engainatzea dela, promesak mahaian zerbitzatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 127. orr.
Ezpainak zimurturik, barrenean zeukan egonezinaren zergatikakoa atera zuen azkenean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.
Bere egonezina irribarre batez jantzi du. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
Hasieran ondorioztatu nuen ene zaintzan zeudela; gero, ene egonezinez kutsatuak zirela, zakurrak kutsatu ohi diren gisara. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Harik eta esku batzuek haren sorbaldetara iritsi eta haren egonezin larria geldiaraztea lortu zuten arte. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.
Orduan alde egin nuenean, Mikel ez zegoela lotan sumatu nuen, baina neure baitan egonezin handiegia nabaritzen nuen berarekin gaua eman ahal izateko. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 164. orr.
Une batez atxikiz gero, erosotasun eta segurtasun sentimendu horren tokia egonezin sakonak hartzen zuen: koloreak, zaporeak, usainak ez ziren sekula egiazkoak, sekula ere ez ziren, zintzoki, haiek soilik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 215. orr.
Zein izaki bitxia, kezkagarria, bere inguruan halako egonezin bat, arimaren eta gorputzaren halako egonezin lauso bat, naturaz gaindiko eraginetan sinetsarazten duten larritasun ezin ulertuzko horietako bat zabaltzen zuena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.
Abasek lortua zuen neskaren egonezin porrokatzaile hura doi bat eztitzea, baina begien bistan zegoen hura ez zela bere gogobeteko gizona. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.
Indian, "egonezin" politikoa hemeretzigarren mendearen bukaera aldera hasi zen agertzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.
Egun osoa irakurtzen pasatzen badut, egunari etekinik aski zukutu ez izanaren halako egonezin mingots batez oheratzen naiz oraindik ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
-Eskerrik asko laguntzeagatik -esan nion, egonezin oinazetsuz, gizon beltzez jantziari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.
Hona bizitzera ekarria zuenetik, haren ondoan pasaturiko beste gaurik ez zekien, gau minberatu, egonezin azkengabeko gauok baino. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.
Egonezina jasangaitza da sarri askotan. Berria - Kirola 2006-04-29
Joan nintzen egunekoak zehaztu eta ordenatzeak ekarriko ahal dit nire barruko egonezinak beharrezkoa duen ukendua! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Bizarra zuritzen hasia zitzaion, bekokia zimurtzen, begiak txikitzen, barneko egonezinak lainotu egin balu bezala kanpoko guztia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.
Barreneko egonezinak korapilatu egiten dizkio tripak, eta jateko gogoa kendu dio. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.
Eskuak lepo gainean jarri zizkidan, neu baino arrabete txikiago zen hark, eta keinu haren bidez nigan halako egonezin urduri bat eragin zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.
Zinez artega eta bere onetik aterea ikusi dut, opor hasiera honetan oraindik ere urtean zeharreko egonezina kendu ezinik balute bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 62. orr.
Berriro ere, oraingoan barne egonezin honen eraginez, bide horretan noala esaten didate denek. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.
Halere, bere barne egonezinak ez zion atsedenik ematen, harik eta 373.ean hemeretzi urterekin bere bizitzaren ildoa betiko markatuko zuen zerbait gertatu zitzaion arte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
· Komunikabide arabiarren arabera, Israelek Hamaseko burua hil izanak Ekialde Hurbil osoa odol isurtze, indarkeria eta egonezin aro batean murgilduko du. Berria - Mundua 2004-03-24
Gizon alaia da Jeff Bridges, eta egonezina. Berria - Kultura 2004-09-25
bere egonezina (9); duen egonezina (3); egonezin eta (3); egonezina eragin (6); egonezina erakusten (3); egonezina eta (12); egonezina handitu (3); egonezina sortu (7); egonezina sortu du (3); egonezina sortzen (5); eta egonezin (10); eta egonezina (17); halako egonezin (6); nire egonezina (4)