Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guzmudek berak ere ez zuen bere egoneza nabarmenarazi nahi. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.
-Horrek ez al du egoneza sortuko ejerzitoan? Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 55. orr.
Hain zen nabaria txoriaren tema bitxi hark Lawrenceri eragiten zion egoneza, non goiz batez, Lawrence kanpoan zela aprobetxatuz, bere adiskide batek karabina hartu eta hil egin zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.
Zuzendaritzari, lantegiko giroa hobetu beharrean, langileen egoneza areagotzeko jarrerarekin jarraitzea leporatu diote. Berria - Ekonomia 2006-04-20
Baina bestelako tenperamentua baldin badaukazu, alegia laudorio beharra, alegia adore beharra, egoneza hasten zaizu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 106. orr.
Egoneza ez zaio samurtu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.
Harantz abiatzen nintzen, bada, egonezak edota goibel puntu batek ukitzen ninduen bakoitzean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.
Poza baino gehiago, tristura eta egoneza ekarri ditu Realak handik. Berria - Kirola 2004-04-25
Zirrara eta egoneza eragiten zizkidan zama moduko bat neukan sabelean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.
Jendearen aurpegietan ikusten ditudan izuak, egonezak, inarrosten naute. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Sararen egonezaren zergatia ulertu izan balu bezala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Hil-kanpaien izuzko egoneza. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 58. orr.
Egonezaren arrazoi nagusia da berezitasun horiek ez direla onartzen. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Izugarrizko egoneza sentitzen zuen, baita gorputzekoa ere. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 90. orr.
eta egoneza (3)