Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egonarazi, egonaraz, egonarazten du ad egotera behartu.

Isilik; ez ginen hitzik ateratzeko gauza; aita, ezeren berri ez zekiela, juduen erruki etxera bisita batzuk egitera joana zela pentsatze hutsak, ama noiz itzuliko egon beharrak, beroak, larritasunak, horrek guztiak isilik egonarazi gintuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Errealitatearen eta gogoaren artean zalantzan bizi gara beti, nahinora alde eginarazten digun geratzeko beharrarekin, eta gauden lekuan geldirik egonarazten digun alde egiteko premia larriarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Zaila zen elkarrizketa arrunt baten ukaitea oraintxe ezagutua zuen osabarekin, bera jarririk izanik ere, zutik egonarazi zuenarekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Ileetatik zintzilik ere egonarazi zuten, etengabeko galdeketak egiten zizkioten bitartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Pepponek greba orokorrera deitu eta beso-gurutzatuta egonaraziko gaitu denok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.

Gorroto zuen zapalketa, ez zegoen beste konturik; esan gabe adierazitako axioma bat sartua zuen gogoan, zapalduaren alde eta zapaltzailearen aurka berez egonarazten ziona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 314. orr.

Zaintzaleak, edozoin gisaz, lehenik beha egonarazten zaitu, beha egon behar duzu zaintzalea deitzen duzunean, bera etorri arte, beha egon behar duzu zure eskaera pausatu ondoan erantzuna ukan arte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Sendagileek urdaila berriro itxi, hiru astetan ondo janez ohean egonarazi eta gero etxera bidali zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Aparkalekuan egonarazi zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Pomfrey andreak eritegian egonarazi zuen Harry asteburu osoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.

Lagun asko bultzatu ditu herriaren biziari alaitasuna sortarazterat eta ohiduretan berme egonarazterat.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geldirik egonarazten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus