Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egolatria 1 iz norberarenganako gehiegizko miresmena.

Idazleen ustezko egolatriaren eta indibidualismoaren mitoari aurka eginez.  Berria - Kultura   2004-05-29

Izen lustredunei ihes egin arren hortxe dago beti egolatriaren sagarra, ergelkeriaren arbolan zintzilik eta distiratsu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Gizakien artean sortu eta garatzen ikusi izan ditudan sinpatiazko harremanak, azkenean beti ito egin izan dituk egolatriaren eta ponpoxokeriaren zingiretan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Egolatria itzel horretan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

14-15 urte ditugunean egolatria-fase bete-betean egon ohi gara: horoskopoak irakurri, sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Ikurrina haizatzen ausartu zirenen egolatria puntu hori.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago sakonean: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 138. orr.

Niri, nartzisismo hori guztia nardagarria iruditzen zitzaidan, zerbait gaixoa, egolatria modu merke bat, azken finean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus