Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, sortzaileak oso egolatra izan beharra dauka, beste idazleen liburuak bere interesen arabera epaitzen ditu, ez da gai bere burua ahantzi eta besteen obran goitik behera murgiltzeko. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.
Idazlea, berez, ez dela beste edozein giza abere baino justuago edo sentiberago, topiko faltsuak direla horiek, eta bai direla, duda izpirik gabe, beste edozein giza abere baino egolatrago eta handiusteagoak, eta baita insolidarioagoak ere. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.
Egolatra, axolagabe eta ohean ezgauza hutsa naizela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 58. orr.
Ikusgarritasuna saltzeko, edertasuna bindikatzeko, egolatrak asetzeko, iritziak sortu eta ideologiak antolatzeko... helburu askoren mendean egon da, eta dago, prentsa argazkilaritza. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
-Narziso bat zara, egolatra nazkagarri bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 108. orr.