Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskolako hezitzaileak azaroaren 18a arte haurrak egokitzen ariko dira egokitze epea hiru astekoa izan ohi da. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Galtzaile segurua izateak halako egokitze bat ematen diola estrategiari eta alferrikako pausoak ekidin behar direla argi eta garbi adierazteko adorea ere ematen duela. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 52. orr.
Baldin konkurrentziaren baldintzak perfektuak ez badira, edo bi herrialdeetako ondasun-merkatuetako egokitzea motelegi gertatzen bada, egokitze hori lasterrago egingo da truke-tasen merkatuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
Batzuetan, aldaketa fonetikoak, lur eta klima egoerara egokitze gisa hartu izan ohi dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.
Lekuko botere publikoek segurtatuko dituzte eskola publikoen egokitze edo eraikitzea eta gela elebidunetako langile ezerakasleak. Herria 2004-07-05
Zabortegiko oinarrizko printzipioak, funtsezko aminoazidoak, antolatzen eta kokatzen hasi ziren; eta, egokitze eta eraldatze sakon eta luzeak medio, bilakaera-bideak garatzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.
Psikiatrian, horri Egokitze Gaitza deitzen zaio. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Bilakabide horiek ordezkatze mentalak dira [...] besteren hizketan azaleko egokitze fonetiko horien azpian dagoen intentzioaz jabetzeko gaitzen gaituztenak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.
Islamari eliza katolikoak egin duen bezalako egokitze garaikidea falta zaiola esan zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Adin horretatik aurrera, kristalinoaren doikuntza-ahalmena -egokitze delakoa- galtzen hasten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Esan dezakegu etengabeko egokitze horiek oso lan handia betetzen dutela hizkuntzaren bilakaeran, hotsen aldaketek duten rola baino are garrantzizkoagoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.
Inprobisazioaren bidez osatzen da bertsoaren egokitze lanaren alde handiena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Esra Ersen turkiarrak etorkinek izaten dituzten integrazio eta egokitze arazoak erakusten ditu. Berria - Kultura 2004-11-14
Egokitze-saio horiek ez ziren inoiz errazak izan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.
Funtsean, barne-eskaria balantza korrontearen orekarekin adostuko zen mailara eramatea eskatzen zuten egokitze-politika horiek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Hau guztia erronka bat da, zalantzarik gabeko presioa egiten zaion natur ingurunea babestera begira gobernu, pertsona eta gizarte instituzioek duten egokitze gaitasunarentzat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.
Aktoreen eta giza harremanen arteko elkargune-espazio bilakatzen da zientzia, aipatu dugun erresistentzia- eta egokitze-prozesuaren bitartez. ekonomia eta gizarte osoan gertatzen ziren egokitze-aldaketen araberakoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.
Beharrezkoa da beti egokitze mugimenduren bat, bigarren fonema artikulatzeko beharrezkoa den organoen kokaera lortu ahal izateko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.
Diruaren krisi honi petrolioaren krisiak eta Estatu Batuetako diru-egokitzeak eragindako munduko atzeraldiaren ondorioak gaineratu zitzaizkion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Gorputzari nahiz gogoari dagozkion gaitasunen aukera zabal horrek ematen die giza populazioei beren plastikotasuna, ingurumenaren aldian aldiko demei eusteko ahalmena: egokitze- eta sortze-gaitasunez hornitzen, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
egokitze hori (3); egokitze lan (4); egokitze lanak (5); eta egokitze (4)