Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ustez aukerabide egokiena egin eta gero ere, haren egokitasuna zalantzan jarri zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.
Zelatan gelditzeko lekuaren egokitasuna egiaztatu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.
Iraken AEBek daramaten jokabidearen egokitasuna azaltzeko asmoz. Berria - Mundua 2006-03-15
Guztiz sinetsirik bainago liburuaren osotasunak erakutsiko diela atal honen egokitasuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Zapatistek mundu zabalean izan duten arrakastaren giltzetako bat hizkera bera izan da, hizkuntza erregistroaren egokitasuna. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.
Hitzak ponpoxoak dira, denak euskaldunak edo euskararen antzekoak, baina hizkuntzaren egokitasuna falta zaie, hitzak lotzeko modua arras bortxatua baita. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 80. orr.
Aldaketen erritmoa ez ezik, aldaketak egiteko moduaren egokitasuna ere ahotan dabilen eztabaida da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.
Zigorrak jartzearen egokitasuna. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Teoria neoklasikoak, ikusi dugunez, kapitalak mugigaitzak direla zioen, eta hipotesi horretatik ondorioztatzen zuen nazioarteko trukearen egokitasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Petrolio gehiago ekoitzi beharraren egokitasuna zalantzan jarri zuten zenbait herrialde kidek. Berria - Ekonomia 2004-07-16
Arrakasta horrek, ekoizle-kartel baten eraginkortasuna baino areago, nazio-estrategia baten egokitasuna adierazten du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.
Proposatzen den gramatikaren egokitasuna neurtzeko bide bat, sortzen dituen perpausak benetan gramatikalak ote diren erabakitzea da. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.
Iritzi honen egokitasuna, mota askotako teorien erkatze eta garapenaren bitartez bakarrik baiezta daiteke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.
Baldintza biok, Hjelmslev hizkuntzalariak gogoan zituenen antzekoak dira, hizkuntz teoriaren egokitasunaz eta arbitrariotasunaz idazten zuenean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.
Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 26. orr.
Ona izatea zerbaiten dago (gauza edo egitea izan) edo zerbaiten zerbaiterako egokitasunean, ez gizakiagan. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.
Abel egokitasunez mintzo zen frantsesez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.
Gure ohituren kontra doa, merkataritza-espirituaren kontra eta zigorren proportzioan egon behar duen egokitasunaren kontra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
Egokitasun politikoaren kontrako zinemak izan duen bilakaera erakutsiko du Zinemaldiak. Berria - Kultura 2004-05-08
Geografiari, historiari eta egokitasun politikoari dagokien tresna administratibo lagungarri bat da; inola ere ez, gure izaera betikoaren eskakizuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.
Hain orijinaltasun eta egokitasun handiz azaltzen zituen haien ohiturarik xeheenak ere, ezen bi solaskideek zeharo liluraturik entzuten baitzituzten haren hitzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.
Euskaldun berriak ordu asko sartu behar du egokitasun polit batera heltzeko, eta horixe gertatzen zaio Azurmendiri. Berria - Kirola 2004-10-08
Egokitasun orokorra ezaugarritzat duena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.
Albiste-emaileak entzun eta laburtzen ahal izan zuenaren arabera, zalantza batzuk adieraziz hasi omen baitzuen, Lusitaniako erresumarekiko eskubideei eta are erresuma hura ahotan hartzeko egokitasun geografikoari buruzkoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 242. orr.
Oso erraza da froga honi ohiko egokitasun akademikoaren janzkera ematea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.
Entzuleria jakin batek egokitzak jotzen duen argudioa da erretorikan argudio egokia, ez baitago kontu horretan ere berezko egokitasunik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 181. orr.
Bertsoari egokitasun eta ontasun maila emango dio, dena delarik ere gaia, gai haren inguruan esan nahi dugun huraxe esateko baliagarrien diren errima-hitzak aukeratzeak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.
Egokitasun ziurtagiria lortzea nahitaezkoa da, aukeratutako herrialdean prozesua hasteko. Berria - Harian 2005-05-01
Hizkuntzaren egitura osoak dira aldatzen ari direnak, batez ere egokitasun kontuan, eta ez halako edo holako hitzen ortografian. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 97. orr.
Argi da gramatika guztiek bete behar dituztela kanpoko egokitasun-baldintza batzuk; esaterako, sortzen dituzten perpausek onargarriak izan behar dute jatorrizko hiztunentzat. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.
Lehenik, zehazki adierazi behar da (ahal dela, hiztunen jokabidearen araberakoak diren azterketen bitartez) gramatiken kanpoko egokitasun-irizpidea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.
Egokitasun-froga hori burutu ahal izateko, hiztunen erantzunetan oinarritutako gramatikaltasun-irizpideak eratzeko urratsak egin daitezke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.
Mutu geratu zen, bakarrizketaren egokitasun faltaz jabetua edo, eta niri txanda eman nahian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.
Intrintsekoak erraten dut, estrintsekoa dena baztertzeko, hots, ideiaren eta honen objektuaren arteko egokitasuna izendatzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.
Zer adierazi nahi du proposizio bat egiazkoa dela esateak? Hiru izan dira filosofian erantzun nagusiak: egia egokitasun gisa ulertzen duen teoriarena, egia koherentzia gisa ulertzen duen teoriarena eta erredundantziaren teoriarena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
Tarskiren egiaren teorian oinarritzen diren semantikek, perpaus baten egia-balioa berorrek errealitatearekin duen egokitasunean oinarritzen dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.
Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? murriztapenarena, muga-kasuarena, egokitasunarena (korrespondentzia), idealizazioarena...? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.
Estetika ez da edertasun betiereko eta absolutuaren zientzia bat, proiektu artistiko baten, artearen "toki bateko" definizioaren eta definizio horrekin lotuta dauden produkzioen arteko egokitasunaren ebaluazio bat baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Hizkuntza forma batzuen arteko egokitasunak denboraren perspektiban kokatu behar ditugu eta hizkuntza forma bakar baten berreraikuntzan gelditu, egokitasun horiek antzuak izatea nahi ez badugu behintzat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.
XIV. mendetik aurrera, ordea, idazkerak bereari eutsi zion, eta hizkuntzak bere bilakaerari jarraitu zion; eta hortik aurrean egokitasun eza handiagotuz joan zen ahoskatzearen eta grafiaren artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.
Ikusi zen hizkuntzak elkartzen dituzten egokitasunak hizkuntza fenomenoaren alderdi bat besterik ez direla, hau da, erkaketa ez dela gertaerak berreraikitzeko bitarteko bat -azterbide bat- baino. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.
Frantsesez "louer" esaten da "alokairuan eman" eta "alokairuan hartu" biak adierazteko; alemanez, aldiz, bi termino erabiltzen dira: mieten eta vermieten hortaz, ez dago terminoen arteko egokitasun zehatzik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.
Bana-banako egokitasuna dago ongi aukeratutako itxurapen-taldeen eta (15) erako diagramen artean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.
arteko egokitasuna (4); bizitzeko egokitasunaren (4); egia egokitasun gisa (3); egokitasun baldintza (3); egokitasun eza (3); egokitasun gisa (3); egokitasun hori (6); egokitasun ziurtagiria (7); egokitasuna azpimarratu (3); egokitasuna ere (3); egokitasuna eta (3); egokitasuna zalantzan (4); egokitasunari buruz (3); egokitasunik eza (3); eta egokitasun (5); eta egokitasuna (5); eta egokitasunaren (3); kanpoko egokitasun (5); kanpoko egokitasun baldintza (3); lurralde egokitasuna (8)