Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokiro adlag modu egokian, egoki.

Egokiro aurkez daitezke ondorengo taulan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Joxe Azurmendik egokiro azaldu du auzia: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Egokiro antolatu beharreko "pieza erretorikoa" da bertso bakoitza bertsolariarentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

Aurten ez da aurreko urteko beroaldi gogorra errepikatu, eta udako tenperatura apalagoak mahatsak egokiro ontzeko modua eman du.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Poztasunak hunki gizaki bat, bere burua eta bere ekintzak egokiro ulertzeko betegintzarrera eramana balitz, pasioak diren afektuek orain determinatzen duten ekintza horietarako gai litzateke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 485. orr.

Posible ote zen hilotz batez egokiro arduratzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Ikusiko dugunez, komunikazio teoriako hizkuntz-eredu erabat soil batek, eta gaur egun "zuzeneko osagai-analisia" deitu ohi dena biltzen duen eredu ahaltsuago batek, ezin dute egokiro bete gramatika-deskribapenaren eginbeharra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 26. orr.

Guri gogaikarri egiten zaizkigun atalak, ordea, nahiko egokiro eta itxuraz moldatzen dira unibertso horretan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Kolorea ere egokiro aukeratua.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

Gaur egun abian diren programa guztiak egokiro sartzen dira planaren barruan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Imajinatu ahal izan duzu inoiz zure arrantzontziak, zeureak, bai, armaz egokiro horniturik eta eskifaia ausart baten eskuek gidaturik, nazien urpekariren bat hondatzeko gai izan litekeenik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 182. orr.

Horra gure arbasoek nola eman zuten, labur eta egokiro, guk tamalez galduxea dugun senaz, kanpoan modu bateko eta etxean guztiz bestelako izateko giza joera hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Ez dugu erregela hauek guztiak egokiro eta eredu bateratu batean adierazteko tresneria garatu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 155. orr.

Ona baino ez duzu maite, ona baita lurra bere mendien gailurrean eta muinoen izarian eta landa zabalen leunean; ona baratze atsegin, emankorra; ona etxea egokiro egituratua, erosoa eta argitsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.

Nago esaldi horrek ezin egokiroago islatzen duela miresten dudan bigarren Lazkano hori: Lazkano hiztun eta hizlari aparta.  Berria - Kultura   2004-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egokiro azaldu (3); egokiro eta (5); guztiak egokiro (3); hau egokiro (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus