Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokiarazi, egokiaraz, egokiarazten du ad egokitzera behartu.

Etxea egokiarazi eta dotoretu du, Victor Hugoren oroi eta Frantziaren ohoragarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Bederatzi hilabete gerran gaudela, eta ez gara gauza izan dagokien industriei metrailadoreak eta aginte-kontrolak altuera handiko klimara egokiarazteko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Tabakoaren Kontrako Espainako Lege berriak kerik gabeko guneak egokiarazteaz gain, kezka eta zalantza berriak ere sortu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Aurreko bi isurion eraginez ekoizpen sistema egokiarazi duten hainbat segurtasun neurri hartu zituztela gaineratu zuten Electroquimica de Hernanikoek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Perpausa zatietan bereizteak balio badu hizkuntzaren hitzak sailkatu ahal izateko, nolatan egokiaraziko diogu "zati" horietako bati hitz multzo bat?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Denetan eragiten duen hirugarren kausak egokiarazi beharko lituzke substantzien egoerak elkarren artean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Talesek erakutsi zuen triangelu bakoitzari zirkulu bat egokiaraz dakiokeela; haren hiru erpinetatik pasatzen den huraxe, hain zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Beraz, animalien mugimendu motak adierazten dituzten hitz guztiak esaniko eraz erabili izan dira Jainkoaren atributu gisa (gorets bedi!), bizia egokiarazten zaion bezalaxe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 74. orr.

Era honetara, unibertsoan gertaturiko egintza bakoitza, berori sortarazi duen eragile hurbila edozein izanik ere, Jainkoari egokiarazten zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Ez dago alderik Jainkoari jatea edo edatea egoztearen eta mugimendua egokiaraztearen artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus