Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokera 1 iz egoteko era.

Hazpegian, begiradan, egokeran, denean igartzen zaio Alicia Gonzalez y Gil egun alargunduari gaztetan izan bide zen emakume lirain-bikaina.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 223. orr.

Bazuen Mihurubikoaren aire bat bere egokeran eta hizkeran.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 249. orr.

Galderak egiteari utzi eta eskuarekin ilea desegin, janzkera nahastu edo paperean zirriborroren bat egin baino lehen aurrean zuenari egokera zuzentzen edo pausatzeko modua aldatzen saiatzen zen, han-hemenka ukituak eman edo ferekak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.

2 ik egoera.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus