Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Gizarte klaseen egoismoa tiraniaren euskarririk tinkoenetako bat duzue. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.
-Egoismoa eta kalkulua besterik ez daukan heure barren horretan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 44. orr.
Ez dago ezer bakanagorik bi mutikoren artean horrelako atxikimendu egoismorik gabeko, interesik gabeko bat baino. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.
Hasierak bere altzoan du bukaera, zapalduen gainean eraikitzen dira heroiak, egoismoak eragindako porroten galeria da maitasuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.
Egoista [...]: besteren egoismoari begirunerik ez diona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 82. orr.
Edozelan ere, niaren berezko egoismo menperatzailea alderantzikatzen duen erantzukizun horrek ez du nia suntsitzen. Berria - Kultura 2006-01-12
Ederki ikusten baitzaie beren samurtasunaren ziurgabetasuna, beren plazerraren egoismo doilorra. luzaroko bakeak azoka giroa garaiarazten du, eta batera egoismo soila, koldarkeria eta alferkeria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.
Erantzukizun metafisikoaren eta egoismo pornografikoaren arteko amildegia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
Arima motzen birtuositatea kausa nobleen garaipenerako lagungarri izan zitekeela uste izan dugu, egoismo trebeak sakrifizio espiritua bero zezakeela. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.
Izan ere, Internazionala ez zen gauza izan egoismo nazionalen gainean egoteko. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.
Eta ezustean ai, inurritegia izaki, egoismo burgesaren metaforarik zaharrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 186. orr.