Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren izenik ez zen agertzen baserriko orduko egoiliarren artean, eta horrek frogatzen zuen hor bizi zela erran zuenean gezurra sakatu zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.
Ingurura begiratu zuen: erietxeko egoiliar bakan batzuk zebiltzan lorategietako bidezidorretan pasieran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.
Eztanda gertatu zen unean 50 bat egoiliar baziren hotelaren barruan. Berria - Mundua 2004-01-29
Komentu eta monasterioak debekatu zituzten, aspaldiko egoiliarrak, bereziki serora zaharrak, han geldi zitezen onetsi zuten arren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
Amerikanoak hor berean direla, baina kontzentrazio zelaia eta egoiliarrak su-lantzekin suntsitzeko manua ukan dutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.
Lehenago ere aipatua izan zen tatsa baten ezartzea egoiliarrentzat. Herria 2002-11-28
Egoiliarrak bakanak ziren, erregeak berak izendatuak; jatekoa, ostatua eta soldata ematen zitzaien, eta ez zuten zergarik ordaindu behar! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.
Estatubatuar agintariek, 1963an, egoiliar ez zirenei emandako maileguen gaineko zerga bat sortu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Bankuak nahitaezko erreserba sarigabeak, egoiliar ez direnei diru nazionalean emandako maileguen araberakoak, osatzera behartzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.
Utzi eskolumeak hezi daitezen neskameen ondoan, edo ari izan daitezen egoiliarrekin hobenik gabeko jolas xumeetan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 380. orr.
Komentu bereko egoiliarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Su hiltzaileak, lau orenez aritu dira lanean, 17 eta 15 zenbakiko egoiliarrak, 26 lagun, lekutuak izan dira berehala. Herria 2001-06-21
Eraikiko diren bizitegien zolan komertsak idekiko direla baina, egoiliarren bizia erraztuko duten muntadurarik ez. Herria 2003-11-13
Beraz, agrorum cultor soroa eta basoa lantzen dituena da, eta gure hizkuntzan soro eta basoak zaintzen dituena, soro eta basoetako egoiliarra, basoko herritarra, baserritarra da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Egoiliar-baimena? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.
Hantxe bizi ziren dozena bat ikertzaile, ikasle, doktore egoiliar eta bisitari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Ia bosten bat karterako inbertsioak dira, dela ez-egoiliarrek erositako tokiko akzioak, dela eragile egoiliarrek atzerriko burtsetan jaulkitako obligazioak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.
Latinez cultrix zaintzen duen emakumea da, baita emakume egoiliarra, emakume biztanle edo bizilaguna ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Baina cultor ere gizon egoiliarra da eta, beste zentzu batzuetan, gizon laguna, babeslea, zaindaria, eta erlijioan gizon gurtzailea, jaureslea, adoratzailea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Leku batean bizi, egoiliarra izan (urbem colere, hirian bizi izatea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.