Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundu-ekonomia zirkulu zentrokideetan zegoen egituratua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.
Unibertsitatea hiriaren erdian garatzeko, eta horrela hiria bera ere egituratzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Sistema bat edo sistema baten antzeko zerbait egituratzea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.
Nazio eraikuntza ezin da modu sakabanatuan egin, indarrak egituratzen hasteko garaia da. Berria - Harian 2005-10-09
Bizitzaren baitako betikotasuna errubizko uneok egituratzen dute. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.
Bere zatiak modu arrazional batean egituratzen dituen osotasun bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
Bi ardatzen inguruan egituratzen da ekonomiaren globalizazioak dakartzan arazoez hemen proposatzen den irakurketa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.
Ikasketa planak ez dira egituratu aldez aurretik finkaturiko prestakuntza helburuak betetzeko, eta ez dituzte batere argi oinarrizko helburuak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.
Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren garatzea eta egituratzea. Herria 2005-06-09
Komunikazio estrategiak egituratu beharko lituzkete unibertsitateek ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 157. orr.
Espazio ekonomiko koherenteak eratu nahi ziren, estatuek egituraturiko espazio politikoen gainean osatuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Maila paradigmatikoan (hiztunak memorian dituen hotsak egituratzean) eta maila sintagmatikoan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Nire haurtzaroa hiru ardatzen inguruan egituratu zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.
Denbora gure bizitza egituratzeko daukagun tresnarik garrantzitsuena izanda ere, ez diogu ia denborarik eskaintzen denboraz pentsatzeari. Pako Aristi «Note book», 2005 - 90. orr.
Erakusketa bost multzotan egituratu dute [...]: Begi enpirikoa, Performancea eta gorputza, Historia, memoria eta identitatea, Irudi eraikia eta Fantasia narratiboa. Berria - Kultura 2004-03-11
Teknikoki zuzen eta egoki egituratu zen euskara batua. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 202. orr.
Taxuz egituratutako materiala. Berria - Gaiak 2006-02-25
Autoreak trebezia handiz egituratzen du bere obra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 423. orr.
Su-etenaren akordioa zuzen egituratu izan balute bakebidean pauso bat emateko moduan egongo ginateke orain. Berria - Mundua 2006-02-23
Proposamen berriak etengabe egituratu behar dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Arte modernoa izendatu zutena hiru ardatzetan oinarrituta egituratu zuten. Berria - Kultura 2004-03-31
Teoria etikoak printzipio absolutuen arabera egituratzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.
Irudia barne hizkuntza bat bezala egituratzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.
Misteriozko elkarrizketa horren bitartez, jaikiko da, ongi egituraturik gure nortasuna. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.
ESTER 'erreginaren' kontakizuna bizia eta ederki egituratua ageri da, pertsonaiek eta gertakariek topiko usain handia badute ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 87. orr.
Argi dago, dena den, atxilotuak izan diren gazte horiek ez direla politikoki egituratuak. Berria - Mundua 2004-12-18
Leize subkontzientea, zeinen gainean baitzeuden flotatzen banako giza nortasunaren borondate eta adimen kontzientea, ez zela kaos bereizgabe bat, unibertso egituratu bat baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.
Andreak hasi dira, inoiz ez bezala, unibertsitateko ikasketak egiten, eta lehenbiziko aldiz sartu dira indar guztiarekin produkzio egituratuaren munduan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.
Bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.
Koadroaren funtzioen artean sartu dugu konposizioa, koadroa azalera antolatua, egituratua den heinean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.
Itxura guztiz egituratu, ia geometriko batean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Ikusi dugun bezala, diskurtso kontzientea eta aski egituratua da bat-bateko bertsoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.
Jende ugari bizitzeko etxe eta eraikin-multzo egituratua. Berria - Kultura 2004-10-24
Hitz hauek, anaiarteko nagusiei dagozkienak, poliki poliki joan ziren espezializatzen, anaiartea bera handituz eta erakunde egituratua bihurtuz joan zen heinean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.
Top 16 eta Europako Kopan joko biziagoa egiten da eta elkarren aurkako kontaktuak gogorragoak dira, eta, jakina jokoa ere egituratuagoa. Berria - Kirola 2004-10-29
arabera egituratu (4); bat egituratu (3); bezala egituratu (3); egituratu bat (3); egituratu behar (11); egituratu behar direla (3); egituratu behar dugu (3); egituratu beharko (5); egituratu dira (4); egituratu du (7); egituratu dute (3); egituratu eta (13); egituratu nahi (3); egituratu zen (6); egituratua dago (3); egituratuta dago (4); gisa egituratu (4); inguruan egituratu (4); nola egituratu (3); nola egituratuko (3); ondo egituratuta (3); ondo egituratutako (5); ongi egituratu (3); oso ondo egituratuta (3)
arabera egituratzen (4); egituratzea da (3); egituratzea izango (4); egituratzeko aukera (4); egituratzeko eta (4); egituratzeko proposamena (3); egituratzen da (8); egituratzen dela (3); egituratzen den (5); egituratzen dituzten (3); egituratzen du (6); egituratzen du bere (3); egituratzen duen (5); egituratzen eta (4); eta egituratzeko (4); inguruan egituratzen (6); inguruan egituratzen da (3); liburua egituratzeko (3); nola egituratzen (7); nola egituratzen den (4); subiranista egituratzea (3); subiranista zibila egituratzea (4)