Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belarria haren azalera hurbiltzen dutenek, haren zurrumurru egitekotsua sumatzen omen dute aurki. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.
Ezertxo ere ez, bada, 1890ean Casale Monferratoko bizimodu egitekotsuaren ezaugarri zenetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.
Neure bizimolde berriaren bideratzeko, ez nuen esku hertsirik eta egitekotsurik nahi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.
Zeren, ba ote zegoen demonio gaixtoaren egoitza hura estaltzea baino egite egitekotsuagorik eta ederragorik, apez jaun Bartolomek berak erran zuen bezala? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 628. orr.
Zeren, nola soldaduaren egitekorik egitekotsuena lehen gizona hiltzea den, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.
Pertsona horiek Albert eta ni ginen, ezkutu, egitekotsu, multiforme, beste denbora-izari batzuetan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.