Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egiteke adlag egin gabe.

Soinurik egiteke itxi da atea gazte bien atzetik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Zirkinik egiteke jarraitu zuen bestaldera begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Hurbildu zitzaion eta denboraldi batez biak elkarri begira geratu ziren, biak elkarren zantzuan, zirkin egiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

Horrela goaz bide osoan, hitzik egiteke, fabrikaraino.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 97. orr.

Astean behin edo birritan joaten nintzen lehen, hutsik egiteke.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 90. orr.

Mantso-mantso kontatuko dut, tranparik egiteke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

Maistren galderei erantzuteke, haien adierazpenei kasu handirik egiteke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Bitartean berak, libertino putz axolagabe antzo, atseginaren zidor pinpirintsua ibiltzen duela, jaramonik egiteke bere aholkuari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

Arrazoi ideologiko huts-hutsez, eta hogeita hamar urte luzez mundu zabalean han-hemenka lorturiko datuei jaramon izpirik ere egiteke, sobietarrek erabaki zuten, azken gerraren ondoren, herrialde komunistetatik uxatu beharreko zientzia burges bat zela genetika.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.

Terrorismoa saihestu nahi badugu, lan asko geratzen da egiteke oraindik.  Berria - Harian   2005-03-10

Erabaki politikoa juridikoki janztea zen egiteke zegoen gauza bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Gobernuaren eta erakundeen lana baino transbertsalagoa da egiteke dagoen lana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 272. orr.

Orain arte egin ditudanak ez zaizkit baliatu, ez bada egiteke ditudanak are mingarriagoak gerta dakizkidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.

Egiteko dagoena egiteke dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko egiteke (3); egiteke dago (4); egiteke dagoela (3); egiteke dagoen (4); egiteke duten (3); egiteke zegoen (3); handirik egiteke (3); jaramonik egiteke (16); kasurik egiteke (5); kontra egiteke (3); oraindik egiteke (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus