Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egitearren adlag egiteko.

Horregatik joaten zela Villa Lecuonara, eta ez soilik ezkontza aurreko prestaketa egitearren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Beharbada horregatik fusilatzen gintuzten, leku pixka bat egitearren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Nik, berriz, pikuz bete nituen otarreak berriro, soldaduei saltzera joateko, diru pixka bat egitearren, amaren iritziaren kontra baina.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Jarraian, zerbait egitearren, Western Union-era jo nuen, telegramak bidaltzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Etsaiaren gibela jateko ohitura ere bazen herri askotan, haren indar ezkutuen jabe egitearren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Gau hartako gure elkarrizketa bitxia kontatuko zion Hilde andereari, mesede bat egitearren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 114. orr.

Bere egoeraren etsamina arretatsuagoa egitearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Kartzelari ihes egiteko modu bakarra hauxe jarri zidaten: zuen bandan infiltratzea haientzat lan egitearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Ingurumenaren arloan gardentasunaren garrantzia azpimarratzeko ahalegina egiten ari da, herritarrekin bat egitearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

Horrelako nahaste-borrastean sartu, "inori mesede egitearren".  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Dekoraziorako aukeratu zuen kretonazko ehuna, berriz, ez zuen hainbeste aukeratu diseinu garaikideari men egitearren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Karrikako bazter banatara aldendu zineten zaborketako zaldiari bide egitearren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

-Zer ez huke asmatuko Danelen alde egitearren!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.

Amets gaiztoen iluntasunetik ihes egitearren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Garagardo edalontzia altxatu zuen biekin batera topa egitearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 279. orr.

Erdi Aroko irudia (beste zibilizazio urrunago batzuetakoaz ez hitz egitearren) guztiz desberdina zen gaur egungo irudiarekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.

Nik, kontra ez egitearren, baietz erantzuten nion, bilatuko nuela, oraindik inor ez nuela topatu baina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

Agindua hautsi eta emandako hitzari huts ez egitearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.

Bere bidea utzi eta beste bide bat hartzen zuen, harekin topo ez egitearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1014. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde egitearren (5); bat egitearren (12); egitearren edo (3); ez egitearren (30); hitz egitearren (5); ihes egitearren (7); mesede egitearren (3); mesedea egitearren (3); pixka bat egitearren (3); topo ez egitearren (3); zerbait egitearren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus