Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire likiskeriaz harro egoteraino nintzen zitala, egitear neukana ia ohorezko bereizgarritzat hartzeraino zitala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Egitear nengoela arnas hartzen nuen eta berriro ekiten nion eta gero eta hurbilago nengoen, ukitzear eta eskuratzear. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.
Izan ere, sasoi honetarako laborearen uzta egitear izan behar zuten orduko nekazariek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.
Botin egitear den kapital hedatzearekin, lehendik handi zena erraldoi bihurtuko da. Berria - Ekonomia 2004-11-12
Ia erabat patuaren mende zeuden hainbat bizitza eztanda egitear egon zitezkeen, eta haiek ez zekiten ezer, ezta arrastorik ere. Berria - Gaiak 2006-05-05
Nuño Bertaren ondotik burumakur alde egitear zela, mezulari bat iritsi zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 162. orr.
Errusiako Estatuak leporatzen diona aurrera ateraz gero, porrot egitear egon liteke Jukos. Berria - Ekonomia 2004-07-04
Harridurak eta haserreak estalitako aurpegiaz, harrapakinaren gainera salto egitear, muturrean atzaparkada jasotzen duen animalia basatia zirudien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 207. orr.
Gerlarik gerla beste aldetik, munduan zehar hainbat zoritxarren lekuko izan zena goiti egitear zegoen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.
alde egitear (5); egitear egon (5); egitear zela (3)