Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egitate 1 iz gertatzen dena; errealitate bihurtzen dena.

Egitateak begien aurrean eduki behar ditugu beti, honako egitate hau, adibidez: gizateriaren existentzia, eta ez hain neurri gutxiesgarrian izan ere, lehengaien arazo bat dela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Hizkuntzaren tokia mintzairaren egitateen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Huts egin duten arrazoimenaren saialdi dogmatiko guztiak egitateak dira, eta hauek zentsurari menperatzea beti onuragarria gertatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Segurua baita izadiaren egitateek ez dutela errefusatuko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Euskal Zikloa egituratzen hasi nahi dugu; Euskal Herriaren egitate osoa abiapuntu eta Euskal Herriaren eraikuntza helburu duen ziklo politikoa gorpuzten dela ziurtatu nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Gizakiak badoaz, gizarteak ere ahitu egiten dira; egitate bakarra da betiko: polizia".  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Mito horri sinesgarritasuna kentzeko egitate batzuk azpimarratu nahi ditut.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Nolanahi ere, hemen gure ezagumenaren erabilera hutsa egitate gisa eta bere ezagugarria aurkeztu izatearekin askiets gaitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Hala eta ere, egitate batzuk ezin ziren ukatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Eratorketa enpirikoa ezin da bateratu, ordea, guk dauzkagun apriorizko ezagutza zientifikoen errealitatearekin, hots, Matematika hutsarekin eta Natur Zientzia orokorrarekin, eta beraz, egitateak eratorketa hori errefusatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Hogeigarren mendeak aurrera egin eta ilundu ahala, gero eta nabariagoa zen munduen dualtasuna, Zaharra eta Berriarena, egitateekin bat ez zetorren teoria zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Lugdunum erromatar kolonia zen, izenez ez ezik, baita egitatez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Profeten mezu hauek, filosofoen proposizioak bezalaxe, "egiazko" edo "gezurrezko"tzat jo zitezkeen egitatezko adierazpen bezala aurkezten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egitate historikoa zera da, ordea: [...]. Arazo berri horiek filosofoa bultzatzen dute egitate politikoaz beste irakurketa bat egitera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Hemengo helburu bakarra Jainkoa (gorets bedi!) munduan gertatzen diren egitate berezien eragilea dela baiestea da, mundu osoaren eragilea den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Ezagutza zientifikoaren (fisikoaren) eite sinbolikoa agerian jarriz, Duhemek egitate gordina eta egitate zientifikoa bereizten ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Zeri eskerrak den hizkuntza, sistema berezi bat egitate semiologikoen multzoaren barruan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.

Funtsezko egitate hori nahikoa da iraultza bat ezinezkoa dela frogatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Beste morfologiazko egitate bat azalduko dugu hemen aurreko hori baino xehetasun gehiagorekin, zeinak aipatu bi ezaugarri horiek baititu: eremu jakin batera dago mugatua eta gizarte antolaketa jakin bati dago lotua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 275. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere izaera berezia ulertzeko, egitate ordena berri bat sartu behar da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Etxeko agiriak, hildako ez susmagarrienak, aldi egokian igorri eta jasotako gutunak; hitz batez esateko, egitate multzoa, hortik antzematen bada egia zein den argitzeko erabilgarri izan daitekeen behar beste aztarna.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Historikoki, hizketa egitatea beti aurretik joan ohi da, lehenago gertatu ohi da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Gai oso ondo definitua da hizkuntza, mintzaira egitateen multzo heteroklitoaren barruan. Hizkuntza egitateen inguruan eratu den zientzia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Hizkuntzaren lekua giza egitateetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Paralelismoak edo kointzidentziak, deitu nahi duzun bezala, baina kanpo-egitate horiek ez dira bi gizon horietako bakoitzaren bizitzaren barne-egia bezain garrantzitsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

5 egintza.

Neke zitzaidan nire orduak partekatzea, pakete bat tabako erostea dela edo kanpoan ikasten ari den lagunari gutuna idaztea dela, egunaren bueltan egiten diren ehundaka egitateen esangura sakona -iraultzailea? kontrairaultzailea? -bilatzen zuen norbaitekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Sakonki azter ditzala bere egitate, bide, hitz, egintza eta ohitura guztiak, bilatuz zer dagoen hor Jainkoaz kanpo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Nire ideia honako hau zen: enpresa bat sortzea ahaztuen gaineko liburuak argitaratzeko, haiek desagertu aurretik beren istorioak, egitateak eta agiriak salbatu eta gai horiei kontakizun etengabeko batean eitea emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 353. orr.

Harako Jainko hark geure egitateengatik jujatuko bagintu, egunen batean hiri handi bateko santu begirale izanen zinateke.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Justiziaren egitate batzuk krimenak izaten dira; krimen batzuk justiziazko egitateak dira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 75. orr.

Frattini Atzerri ministroak ere «ankerkeria egitate bat» zela salatu zuen, Erromako Legebiltzarrean Italiak Iraken daukan esku hartzeaz azalpenak ematera joan aitzin.  Berria - Mundua   2004-08-28

Ankarako gobernuaren hurrengo urratsa izango da «terrorismo egitateak» epaitzeko auzitegi bereziak eratzea.  Berria - Mundua   2004-06-01

6 egitatean

Egitatean, gure sentsuzko adigai hutsen oinarrian ez datza ezein irudirik, eskemak baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Egitatean, "Substantziak dirau" esakunea tautologikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Nolanahi ere, genealogia hori egitatean faltsuki egotzi zitzaionez, hark oraindik ere bere uziak baieztatzen jarraitu zuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

Argi dago lehenengo baldintza, hots, objektuak begietsi ahal izatea eragiten duen bakarra, egitatean a priori objektuen oinarrian datzala gogamenean beren formari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Kategorien erabilera transzendental soila, egitatean, ez da ezein erabilerarik, eta ez du ezein objektu determinaturik, ezta formaren arabera objektu determinagarria denik ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da egitate (3); diren egitate (3); egitate bat (6); egitate batzuk (4); egitate edo (3); egitate eta (5); egitate hau (3); egitate hauek (6); egitate hauen (5); egitate hori (7); egitate horiek (7); egitate horrek (3); egitate jakin (3); egitate makur (3); egitateak eta (6); eta egitate (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus