Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala, Huggyns dk. egiptologo ospetsuak argitzen du hilobiak errugabeki "induska" daitezkeela barrukoak "kiratsa zabaltzeari" utzi bezain laster, ordurako arimak lekua alde batera hustua baitu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.
Ezagun zaigun adibide-multzo bat aipa daiteke erakusteko egiptologo ospetsu honek zerturiko proposizioa benetan aspaldiko egia historikoa dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.
Gure egiptologoak oinarritzat hartutako printzipioaren arabera, askoz tarte laburragoa egon behar luke eraikin horietako lehenengoaren eta bigarrenaren artean -gutxi gorabehera estilo berekoak direlarik- bigarrenaren eta hirugarrenaren artean baino -erabat estilo desberdinetakoak direlarik-. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.