Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eginkari 1 iz pl obramenduak.

Hainbat tokitan komunik ere ez zuten langileek, eta, ondorioz, karrikara atera behar izaten zuten eginkariak egitera. Urik ez genuela erabiliko eta komuneko kateari ez geniola tira egingo erabaki genuen, baina zalaparta hark erraiak nahastu zizkigunez, pentsatzen ahal duzu nolako kiratsa zegoen komunean bata bestearen ondoren gure eginkariak egitera joan ginenean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Bere eginkariak alde guztietan uzten dituen katakume bat izan duenak badaki zer eratako urrinak izaten diren etxean piperbeltzaren eta ezkaiaren usainaz gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 321. orr.

Londresen kontatu nion aitona nerabe nintzela hil zitzaidala, burutik nahastuta jada, eta bere eginkariak gainean egiten zituelako nazka ematen zidala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 224. orr.

Bi operazio edo eginkari horiek elkarren ahaide txit hurbilak direlakoan nago, biak ere libratze bat diren aldetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

2 ik egikari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere eginkariak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus