Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egingarri 1 izond egin daitekeena, egiteko modukoa.

Teknologiak garraiorako erraztasunak eman zitzakeen, eta ematen zituen neurrian, mundu-mailako gobernua oso proposamen egingarria zen jada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

Asmo handiko helburu egingarriak.1860 inguruan egingarri bilakatu zen bat-bateko argazkiari esker.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Egingarri, eta are baliagarri ere, iruditu zaigu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Nik, gaur eta hemen, Bestelako Komunikazioa egingarria eta bideragarria dela frogatu nahi dut.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Ezaguera honetako batasun beteginak baldintzatugabeko osotasun hori egingarria ez ezik, beharrezkoa ere bihurtzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Hori egingarria al da, legearen aldetik?  Berria - Mundua   2004-12-02

Egingarri den oro egitea ez dela zilegi gogorarazten du zientzia horrek.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Uste dut gizarte elebidun bat [...] edo hiru elekoa nahi bada, anitzez ere hurbilagoa dela, eta egingarriago, gaztelania atzendurik euskara eta ingelesa erabiliko dituen gizarte bat baino.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

Etorkizuneko plan asko egiten ditu, baina ekin orduko bertan behera uzten ditu egingarriago diruditen beste batzuei ekiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Xedea transformazio diseinatua da; egiten diren gauzak egiten dira hein handi batean egingarriak (bideragarriak) direlako.  Berria - Gaiak   2004-12-09

2 (adizlagunekin)

Esperimentu-animalietan eroso gertatzen den perlesia kimikoa ez da inolaz ere egingarria gizakietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Langileek beren askatasun pertsonalean horrelako inbasioen aurka zuten ezinbesteko erresistentziak teknologikoki egingarri zenaren aurkako militantzia ekarri behar zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Iraganean hori ez zen beti egingarria izaten, sektore honetako adar handi gehienak estatuaren monopolio zirelako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Erraiten ahal bada gerla bat bertze bat baino itsusiagoa eta ahalge egingarriagoa dela, ez ote dea hori, erlisioneen arteko gerla?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.

Egun batez hemen azaldu, eta zapla eraukiko zizkidan, ezagutzen ninduten guztien aurrean ahal bazen, bere izena, bere titulua eta bere ondasun amets-egingarri guztiak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 28. orr.

Karikaturak dira, baina mamuak dira; batzuk irri-egingarriak dira, denak dira izugarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

-Biziki irri egingarria zara Amaia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Han ere elgarren arteko herra Ez ote da nigar egingarri...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da egingarria (3); egingarria dela (5); egingarria den (5); egingarriagoa da (3); egingarriak dira (3); eta egingarria (5); hori egingarria (3); irri egingarriak (3); proiektu egingarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus