Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eginarazi, eginaraz, eginarazten du ad egitera behartu. 1

Egin, edo, hobeto esan, eragin, eginarazi, horretarakoxe propio ordaindutako morroiren bati, beltz bati.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.

Ez zuen bere buruaz beste egin, bere buruaz beste eginarazi zioten.  Berria - Harian   2005-04-24

Ontziak eginarazi zituen Hidaspes ibaian, ibai horretatik jaitsi zen, Indoan sartu eta honen bokaleraino nabigatu zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Ondoren, Jerusalemera jo eta hango harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen, Efraimen atetik kantoiko ateraino.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,13

Anaien bizilekutik gertu, leku erretiratu batean, gelatxo bat eginarazi zuen, Frantzisko etortzean bertan otoitz egin ahal zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen Salomonek eta urre garbiz jantzi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,18

Bakardadearen sentimentu jasanezinak kilometroak eta kilometroak eginaraziko baitzizkidan ohartu gabe ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Arratsero, Uil behartu egiten nuen biderketa-taulak ikastera, eta diktaketak eginarazten nizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Lasaitzeko ariketak eginarazten nizkien, eta anestesia psikologikoan pentsarazten nien.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Amore ere ez zuen eman, horratik, niri berriketa eginarazi arte, hainbat gairi buruz: nabigazioa, radarra, lurbiraren kurbadura, elektrizitatea, entropia, azkeneko hau berak inoiz entzun gabeko gauza, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Trebezia horrek gure mirespena sortu zuelako harroturik, norgehiagoka jarri ziren animaliei jauzi gero eta ikusgarriagoak eginarazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.

Eder agertzeko halako premia bat sentitzen nuen amodioarekin onezkoak eginarazi zizkidana; ez amodioa zinez sentitzeko, bertzeri sorrarazteko eta haren itxurak egiteko baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

Nagusiak zin hau eginarazi zidan: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 66. orr.

Salatzen bagaituzu, libre geratuko gara eginarazi diguzun zinetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Alferrik eginaraziko zitzaion hari ez edateko promesik: egun batzuen buruan hasiko zen berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Orso Nerok lan gehiegi eginarazten ziolako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Zinez, han eginarazi diguten bisitak loriatu gaitu, ez bainuen pentsatzen holakorik bazela oraindik.  Herria   2003-01-28

2 (aditzei dagozkienak)

Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Uztaro artebatzaren arduradun bezala, bide eginarazi dio elkarteari urteetan toki ezberdinetan eta ekitaldi hainbestetan.  Herria   2002-11-14

Ez utzi zeure ahoari bekatu eginarazten, ez esan gero Jainkoari ohartu gabe egin duzula.  Elizen arteko biblia   Koh 5,5

Jeroboamen jokabide bera hartu duzu eta bekatu eginarazi diozu ene herri Israeli, bekatu horiez ni haserrearaziz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,2

-Formulei hitz eginarazi! -egin zuen oihu, adoreturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Ez da handitasunik Behe Inperioko legeetan; printzeei erretorikoen gisan hitz eginarazten zaie.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

Gauean ez zieten afaltzeko ezer eman, eta lurrean edo lastairarik gabeko ohetan lo eginarazi zieten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 50. orr.

Eta horrexek alde eginarazi zien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 298. orr.

Txistu eginaraziz bota ohi zuen leihotik platera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 195. orr.

Zalaparta hark itsaso handiren baten azal urdinak inguratu eta alde guztietatik isolatu zuela amets eginarazten zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Barre eragiten dizu, baina aldi berean, praketan kaka eginarazteraino beldurtzen zaitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Uko egiten duena nahiz uko eginarazten zaiona ezin kexatuko dira, Estatuak legea egin baitzezakeen haiek ondorengotzatik kanpo uzteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Baina zerbaitek atzera eginarazi zidan, zalantza eginarazi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

Haurdun nengoenean bihotzak esaten zidan hasita nengoela oraindik aurpegirik ez zuen hura maitatzen; buruak, ezinezkoa zela oraindik ezagutzen ez nuen norbait maitatzea, are gutxiago oraindik izan ere ez zen norbait; eta hormonek negar eginarazten zidaten.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 27. orr.

Goizeroko aharrausi nagi eta urratzailea da, hezurrak krask eginarazten dituen nagiak ateratze bukaezina, egun bat gehiago, egun bat gutxiago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amets eginarazi (3); asko eginarazi (4); atzera eginarazi (14); atzera eginarazi zion (3); barre eginarazi (3); bat eginarazi (33); bat eginarazi zion (5); bat eginarazi zuen (8); batzuk eginarazi (4); bekatu eginarazi (4); beste eginarazi (4); beste eginarazi zioten (3); bira eginarazi (3); buruaz beste eginarazi (4); edo eginarazi (3); edo etxerik eginarazi (3)

eginarazi baitzion (3); eginarazi behar (7); eginarazi beharko (3); eginarazi diguzun (4); eginarazi duen (6); eginarazi ere (4); eginarazi eta (10); eginarazi nahi (15); eginarazi nahi izan (3); eginarazi nahian (3); eginarazi nion (7); eginarazi ondoren (4); eginarazi zidan (15); eginarazi zien (15); eginarazi zieten (7); eginarazi zion (44); eginarazi zioten (8); eginarazi zituen (20); eginarazi zituen salomonek (5); eginarazi zizkion (20); eginarazi zizkion bekatuetatik (10); eginarazi zizkiotela (3); eginarazi zizkioten (3); eginarazi zuen (30)

ere eginarazi (7); ere eginarazi zuen (3); etxerik eginarazi (3); eztul eginarazi (3); flexioak eginarazi (6); gogoeta eginarazi (3); hau eginarazi (5); hitz eginarazi (17); hitz eginarazi nahi (4); hutsak eginarazi (3); irri eginarazi (8); irribarre eginarazi (6); irribarre eginarazi zion (3); israeli eginarazi (13); israeli eginarazi zizkion (12); jeroboamek israeli eginarazi (10); lan eginarazi (3); negar eginarazi (8); ugari eginarazi (3); zin eginarazi (17); zin eginarazi zidan (3); zin eginarazi zion (7)

amets eginarazten (8); ariketak eginarazten (3); atzera eginaraziko (3); atzera eginarazteko (5); barre eginaraziko (3); barre eginaraztea (3); barre eginarazten (9); bat eginarazten (5); dantza eginarazten (3); eginarazia zuen (3); eginarazten dien (3); eginarazten digu (3); eginarazten digun (3); eginarazten dio (10); eginarazten diote (4); eginarazten dit (4); eginarazten dizu (3); eginarazten du (4); eginarazten duen (3); eginarazten duena (3); eginarazten zidan (4); eginarazten zidaten (3); eginarazten zien (9); eginarazten zigun (3); eginarazten zion (12); eginarazten ziona (3); eginarazten zioten (5); gogoeta eginarazten (4); hitz eginaraztea (3); hitz eginarazteko (5); hitz eginarazten (10); hitz eginarazten zion (3); irri eginaraztea (3); irri eginarazteko (4); irri eginarazten (9); lan eginaraztea (3); lan eginarazteko (3); negar eginarazten (6); salto eginaraziz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus